Yamagata Aritomo
Itxura
Yamagata Aritomo (japonieraz: 山縣 有朋 , Hagi, Japonia, 1838ko ekainaren 14a – Odawara, Japonia, 1922ko otsailaren 1a) Japoniako Armadako mariskala eta Japoniako politikaria izan zen. Txinaren kontra 1894an borrokan aritutako gudarostearen buru izan zen. Gobernuburu izan zen 1898tik 1900era, eta estatu nagusiko jeneral-buru, japoniarren eta errusiarren arteko gerran. Behin baino gehiagotan izendatu zuten Gerrako ministro ere, eta 1905etik 1913ra Estatuko Isilpeko Kontseiluko buru izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Yamagata Aritomo |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.