Yamhad
| Yamhad Halab | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| K.a 1810 inguru – K.a 1517 inguru | |||||||
| Monarkia | |||||||
Yamhadeko erresumaren zabalpenik handiena, K.a 1750 inguru | |||||||
| Geografia | |||||||
| Hiriburua | Halab (Alepo) | ||||||
| Kultura | |||||||
| Hizkuntza(k) | Amorrita | ||||||
| Historia | |||||||
| Garai historikoa | Brontze Aroa | ||||||
| |||||||
Yamhad (Yamḫad) antzinako Mesopotamian kokatutako erresuma izan zen, Hiriburua Siriako Ḥalab (egungo Alepo) zuena. Erresuma K.a. XIX. mendearen amaieran sortu zen eta Yamhad dinastiak zuzendu zuen, zeinek bereeremua zabaltzeko indar militarra zein diplomazia baliatu zituzten. Hasieratik, erresumak bere auzokideen -Mari, Qatna eta Asiriar Inperio Zaharra- erasoak jasan zituen, baina Yarim-Lim I.a erregearen jardueren bidez garaiko Siriako erresumarik boteretsuena bihurtu zen.[1][2]
K.a. XVIII. mendearen erdialderako, Siriaren zati gehiena (hegoaldea izan ezik) Yamhaden agintepean zegoen, zuzenean edo menpekotasunaren bidez, eta ia mende eta erdi batez Yamhadek Siriako iparraldea, ipar-mendebaldea eta ekialdea menderatu zituen, baita Mesopotamiako erresuma txikietan ere eragina izan zuen, Elamen mugen inguruan. Azkenean, Hittitek erresuma suntsitu zuten, eta gero Mitannik anexionatu zuen K.a. XVI. mendean.[3][4][5]
Yamhadeko biztanleria nagusiki amorrita zen, eta Siriako Brontze Aroko kultura tipikoa zuen. Halaber, erresuma hurriten populazio handi batek ere osatzen zuen, haien kultura Yamhadena aberastuz.[6] Yamhadek merkataritza-sare zabala kontrolatzen zuen, Ekialdeko Iraneko lautadetatik Egeo ingururaino zabaldua. Yamhadeko biztanleek ipar-mendebaldeko semitar jainko tradizionalak gurtzen zituzten, eta Halab hiriburua hiri santutzat hartzen zen Siriako beste hirien artean, Hadad jainko nagusiaren gurtzarako zentro gisa; Hadad iparraldeko Siriaren jainko gorena zen.[7]
Erregeen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Erregea | Erregealdia | Titulua | Aurreko erregearekiko erlazioa |
|---|---|---|---|
| Sumu-Epuh | K.a 1810 - K.a 1780 | Errege | |
| Yarim-Lim I.a | K.a 1780 - K.a 1764 | Errege Handia | Semea[8] |
| Hammurabi I.a | K.a 1764 - K.a 1750 | Errege Handia | Semea[9] |
| Abba-El I.a | K.a 1750 - K.a 1720 | Errege Handia | Semea[10] |
| Yarim-Lim II.a | K.a 1720 - K.a 1700 | Errege Handia | Semea[9] |
| Niqmi-Epuh | K.a 1700 - K.a 1675 | Errege Handia | Semea[9] |
| Irkabtum | K.a 1675 - K.a XVII mendearen erdialdea | Errege Handia | Semea[10] |
| Hammurabi II.a | K.a XVII mendearen erdialdea | Errege Handia | Balizko anaia[11] |
| Yarim-Lim III.a | K.a XVII mendearen erdialdea - K.a 1625 | Errege Handia | Irkabtumen anaia[9] |
| Hammurabi III.a | K.a 1625 - K.a 1600 | Errege | Semea[11] |
| Sarra-El | K.a XVI mendearen hasiera | Errege | Yarim-Lim III.aren balizko semea[12] |
| Abba-El II.a | K.a XVI menearen erdialdea | Errege | Semea[12] |
| Ilim-Ilimma I.a | K.a 1524 - K.a 1517 | Errege | Balizko semea[12] |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Bryce, Trevor. (2014). Ancient Syria: a three thousand year history. (First edition. argitaraldia) Oxford University Press ISBN 978-0-19-100292-2. (kontsulta data: 2025-10-05).
- ↑ Burke, Aaron A.. (2013). Introduction to the Levant During the Middle Bronze Age. .
- ↑ Edwards, Iorwerth E. S., ed. (1973). The Cambridge ancient history. Vol. 2, Pt.1: History of the Middle East and the Aegean Region c. 1800 - 1380 B.C. (3. ed. argitaraldia) Cambridge Univ. Press ISBN 978-1-139-05426-3. (kontsulta data: 2025-10-05).
- ↑ Gonnella, Julia. (2006). The Citadel of Aleppo: Recent Studies. .
- ↑ Owen, David I.. (2013-12-31). «A Tale of Two Cities» Diversity and Standardization (DE GRUYTER): 99–112. ISBN 978-3-05-005756-9. (kontsulta data: 2025-10-05).
- ↑ Owen, David I.. (2000). Hurrians - Eerdmans Dictionary of the Bible.. Eerdmans Publishing ISBN 978-90-5356-503-2..
- ↑ Potts, Daniel T.. (2012). A Companion to the Archaeology of the Ancient near East. (1st ed. argitaraldia) John Wiley & Sons, Incorporated ISBN 978-1-4443-6077-6. (kontsulta data: 2025-10-05).
- ↑ Liverani, Mario. (2014). The ancient Near East: history, society and economy. Routledge ISBN 978-1-134-75084-9. (kontsulta data: 2025-10-05).
- ↑ a b c d Frayne, Douglas. (1990). Old Babylonian period (2003-1595 BC). University of Toronto Press ISBN 978-0-8020-5873-7. (kontsulta data: 2025-10-05).
- ↑ a b Teissier, Beatrice. (1996). Egyptian iconography on Syro-Palestinian cylinder seals of the middle Bronze Age. Univ. Press ISBN 978-3-525-53892-0. (kontsulta data: 2025-10-05).
- ↑ a b Soldt, Wilfred van. (2020-09-21). «Grammatical Irregularities in Middle Babylonian Texts and their Chronology» Babylonia under the Sealand and Kassite Dynasties (De Gruyter): 165–176. ISBN 978-1-5015-1029-8. (kontsulta data: 2025-10-05).
- ↑ a b c Young, Gordon Douglas. (1981). Ugarit in retrospect: fifty years of Ugarit and Ugaritic: Proceedings of the symposium of the same title held at the University of Wisconsin at Madison, February 26, 1979, under the auspices of the Middle West Branch of the American Oriental Society and the Mid-West Region of the Society of Biblical Literature. Eisenbrauns ISBN 978-0-931464-07-2. (kontsulta data: 2025-10-05).