Yanagawa (Fukuoka)
Yanagawa 柳川市 | ||
---|---|---|
![]() | ||
![]() | ||
| ||
Administrazioa | ||
Herrialdea |
![]() | |
Uhartea Eskualdea Prefektura |
Kyushu Kyushu Fukuoka | |
Jatorrizko izena | 柳川市 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 33° 09′ 47″ N, 130° 24′ 22″ E / 33.163055555556°N,130.40611111111°EKoordenatuak: 33° 09′ 47″ N, 130° 24′ 22″ E / 33.163055555556°N,130.40611111111°E | |
![]() | ||
Azalera | 76,88 km² | |
Demografia | ||
Biztanleria | 64.705 bizt. (2019ko urriaren 1a) | |
Dentsitatea | 894 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 | |
http://www.city.yanagawa.fukuoka.jp www.city.yanagawa.fukuoka.jp |
Yanagawa (japonieraz: 柳川市 Yanagawa-shi ) Japoniako Fukuoka prefeturako hiri bat da Kyushu uhartean. 2014ko erroldaren arabera 68.738 biztanle ditu.
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Prefeturaren hego-mendebaldean dago, Ariake Badiaren ertzean. 470 km kanal nabigagarri dituelako da ezaguna. Kurume hiri handiaren ondoan dago.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aintzina nekazal eremua izan zen eta kanalak soroak ureztatzeko erabili izan ziren. XVI mendean Kamachi leinuak gaztelua eraiki eta Yanagawa hiria sortu zen inguruan.
Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanalei esker Japonia osoan ezaguna da eta hamaika turista erakartzen ditu urtero. Bertako txalupek donkobune izena daukate.
Kitahara Hakushu poetaren jaiolekua denez azaroan bere omenezko jaialdia ospatzen da. Poesia irakurketak egiten dira, su artifizialak izaten dira eta txalupen arteko estrpadak ere izaten dira. Yanagawako Folk Museoak Hakushuren gaineko informazio ugari erakusten du.
Aipatzeko beste jaialdia Hinamatsuri (nesken jaialdia) da, martxoaren 3an izaten dena. Kale, denda eta etxeetan milaka panpin jartzen dituzte egun horretan. Etxe askok dekorazio ikusgarriak egiten dituzte eta jendeak barrura sartzeko aukera izaten du.
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Ingelesez)(Japonieraz) Webgune ofiziala
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Yanagawa (Fukuoka) ![]() |