Yang di-Pertuan Agong
Yang di-Pertuan Agong | ||
---|---|---|
| ||
Datuak | ||
Mota | postua | |
Herrialdea | Malaysia | |
Agintea | ||
Karguaren titularra | Abdullah Pahangekoa | |
Ekonomia | ||
Aurrekontua | 13.533.000 RM (2020) | |
Historia | ||
Sorrera | 1957ko abuztuaren 31 | |
Jasotako sariak | ||
webgune ofiziala |
Yang di-Pertuan Agong (euskaraz: «Agintari Gorena»), Buru Gorena edo Erregea, Malaysiako monarka konstituzionala eta estatuburua da. Kargua 1957an ezarri zen, Malaysia Erresuma Batutik independizatu zenean. Malaysia monarkia bat da estatuburu hautetsi bat duena. Bere funtzioak monarka konstituzional batenak dira.
Hautaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kargua bost urterako aukeratzen da bederatzi estatu malaysiarretako buruzagien artean. Kargua de facto banatzen da bederatzi buruzagiek artean. Hautatua ezin da berriro aukeratu bederatzi buruzagiek kargua hartu arte.
Hautesleak eta hautagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Selangorreko, Terengganuko, Kedahko, Kelantango, Pahangeko, Johorgo eta Perakeko sultanak, Perlisko raja eta Negeri Sembilango Yang di-Pertuan Besar.
Lehentasun-ordena
Negeri Sembilango Yang di-Pertuan Besara
Selangorreko sultana
Perlisko raja
Terengganuko sultana
Kedahko sultana
Kelantango sultana
Pahangeko sultana
Johorreko sultana
Perakeko Sultana.
Yang di-Pertuan Agong-en zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abdul Rahman Negeri Sembilangoa (1957-1960)
- Hisamuddin Selangorrekoa (1960)
- Putra Perliskoa (1960-1965)
- Ismail Nasiruddin Terengganukoa (1965-1970)
- Abdul Halim Kedahkoa (lehen aldia) (1970-1975)
- Yahya Petra Kelantangoa (1975-1979)
- Ahmad Shah Pahangekoa (1979-1984)
- Iskandar Johorgoa (1984-1989)
- Azlan Shah Perakekoa (1989-1994)
- Ja'afar Negeri Sembilangoa (1994-1999)
- Salahuddin Selangorrekoa (1999-2001)
- Sirajuddin Perliskoa (2001-2006)
- Mizan Zainal Abidin Terengganukoa (2006-2011)
- Abdul Halim Kedahkoa (bigarren aldia) (2011-2016)
- Muhammad V.a Kelantangoa (2016-2019)
- Abdullah Pahangekoa (2019-)