Yasmina Khadra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yasmina Khadra

Bizitza
JaiotzaKénadsa (en) Itzuli1955eko urtarrilaren 10a (69 urte)
Herrialdea Aljeria
BizilekuaAix-en-Provence
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta militarra
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

yasmina-khadra.com
IMDB: nm1979166 Musicbrainz: 314dd2ed-2781-4374-aed3-24b5dec863b8 Edit the value on Wikidata

Yasmina Khadra (arabieraz: ياسمينة خضراء‎, "jasmin berdea") Mohammed Moulessehoul aljeriar idazlearen goitizena da, 1955eko urtarrilaren 10ean jaioa Aljeriako Sahara mendebaldean, Kenadsa herrian. Frantsesez idazten duten arabiar idazle ezagunenen artean dugu.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mohammed Moulessehoulek 1997an erabaki zuen, Morituri eleberria argitaratzerakoan, goitizen batez idaztea. Inoiz ez ditu guztiz argitu erabaki horren arrazoiak, baina gogoan izan behar da garai hartan Aljeriako armadako militarra zela, eta bere benetako nortasuna gordean izatea nahiago izango zuela, alde batetik, urruntasun apur bat hartzeko, eta, bestetik, intolerantziaren gaia askeago aztertzeko bere idatzietan, baina, batez ere, Aljeriako Gerra Zibilaren garaian bere herrialdeko armadaren zentsura saihesteko.

Emakume baten goitizen hautatuta, aljeriar emakumeei omen egin nahi izan zien, bereziki bere emazteari, harenak baitira bi izen horiek. Yasmina Khadra izenaren atzean gizonezkoa bat zela 2001ean eman zuen aditzera, L'Écrivain eleberri autobiografikoan, armada utzita emazte eta hiru seme-alabekin Frantziara erbesteratu ostean, aurrez Mexikon egonaldi labur bat egin ostean. Bere benetako nortasuna L'imposture des mots liburuan argitu zuen 2002an. Ordurako, bere eleberriek bereganatua zuten irakurle eta kritikari askoren gogoan.

Nazioarteko ospea Brahim Llob komisarioaren eleberri beltzen sailarekin irabazi zuen: Morituri, zinemara eramana 2007an Okacha Touita zuzendariak, Double Blanc eta L'Automne des chimères. Llob zuzentasunaren eredu da, itsukeriak eta botere borrokak birrindutako Aljer batean. Bere bihotzeko Aljeria odolusten ikusteak barrena asaldatzen dio Llob komisarioari, gizartearen goi mailak arakatzeko arriskua hartzeraino. Horrela, irakurlea erraz bereganatzen du, albo batera utzirik pasarte batzuetan ageri duen misoginia, baita homofobia ere. Eleberri beltzen sail hau La Part du mort eleberriaz osatu zuen 2004an.

Khadrak Ekialdearen eta Mendebaldearen arteko etena aztertu nahi izan du hiru eleberritan: Les Hirondelles de Kaboul, afgandar bi bikoteren bizialdia kontatzen du, talibanen erregimenaren garaian; L'Attentat, Israelen bizi den Amine arabiar sendagilearen bizipena agertzen du, bere emazte eraso suizida batean hildakoaren egiaren bila; eta Les Sirènes de Bagdad, irakiar gazte beduino baten deserrotzea azaltzen du, amerikar armadak eragindako triskantzak muturrera eramaten duen arte.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Le Dingue au bistouri (1990)
  • La Foire des enfoirés (1993)
  • Morituri (1997)
  • Double blanc (1998)
  • L'automne des chimères (1998)
  • Les Agneaux du Seigneur (1998)
  • À quoi rêvent les loups (1999)
  • L'imposture des mots (2002)
  • Les hirondelles de Kaboul (2002)
  • Cousine K (2003)
  • La part du mort (2004)
  • La Rose de Blida, (2005)
  • L'attentat (2005)
  • Les sirènes de Bagdad (2006)
  • Ce que le jour doit à la nuit (2008)
  • La Longue Nuit d'un repenti (2010)
  • L'Olympe des infortunes (2010)
  • L'Équation africaine (2011)
  • Les Chants cannibales (2012)
  • Les Vertueux, aux éditions Mialet-Barrault (2022)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]