Yawunik

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yawunik
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaMegacheira (en) Megacheira
OrdenaLeanchoiliida
FamiliaLeanchoiliidae (en) Leanchoiliidae
Generoa Yawunik
[[Cédric Aria, Jean-Bernard Caron, Robert R. Gaines|]], 2015

Yawunik Kanbriar garaian bizi izan zen artropodo bat da, gaur egun iraungita dagoena. Kanadan dagoen Burgess Shale aztarnategian aurkitu zen eta duela 508 milioi urte bizi izan zela estimatzen da[1]. Yawunik kootenayi da ezagutzen den espezie bakarra.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kutenai leinuaren mitologian jatorrizko itsasoko munstro baten izena da Yawunik. Espeziearen izena aldiz Kootenay Parke Nazionalaren barnean aurkitu izanagatik ezarri zitzaion.

Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanadako Marble Canyon herrian aurkituriko 42 fosiletatik abiatuta osatu da Yawunik-aren morfologia[2]. Cédric Ariaren taldeak 2015. urtean deskribatu zuen espeziea[2].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorputz eta hanka artikulatuak zituen. Gorputzak 12 segmendu eta karena zituen. Telsona ere bazuen eta ertzean arantza txiki ugari zituen. Aurreko luzakin pareak hortz ugari zituen, horrek erakusten du harraparia zela[2]. Luzakin horiek ile asko zituzten, zentzumen funtzioa izango zutenak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Geographic, National. (2018-08-09). «Artrópodo de 508 millones de años de antigüedad» National Geographic en Español (Noiz kontsultatua: 2021-11-04).
  2. a b c (Ingelesez) Aria, Cédric; Caron, Jean-Bernard; Gaines, Robert. (2015). «A large new leanchoiliid from the Burgess Shale and the influence of inapplicable states on stem arthropod phylogeny» Palaeontology 58 (4): 629–660.  doi:10.1111/pala.12161. ISSN 1475-4983. (Noiz kontsultatua: 2021-11-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]