Edukira joan

Yeşim Ustaoğlu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yeşim Ustaoğlu

(2016)
Bizitza
JaiotzaSarıkamış (en) Itzuli, 1960ko azaroaren 18a (65 urte)
Herrialdea Turkia
Lehen hizkuntzaturkiera
Hezkuntza
HeziketaRobert College (en) Itzuli
Hizkuntzakturkiera
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria eta arkitektoa

IMDB: nm0882445 Allocine: 22937 Allmovie: p194254
Twitter: Yesim_Ustaoglu Edit the value on Wikidata

Yeşim Ustaoğlu (Kars, 1960ko azaroaren 18a) turkiar zinema zuzendaria da[1], 2008ko Donostiako Nazioarteko Zinemaldian sari nagusia den Urrezko Maskorra irabazi zuena.[2]

Kars probintzian jaio zen eta Trabzonen hazi zen, Itsaso Beltzaren ertzean. Karadeniz Unibertsitate Teknikoan arkitektura ikasketak egin ondoren Istanbulera joan zen Yıldız Unibertsitate Teknikoan masterra egitera eta arkitekto, kazetari eta zinema kritikari lanetan aritu zen.[3]

Hainbat laburmetrai egin zituen eta sariak irabazi zituen, eta 1994an lehenengo film luzea egin zuen, İz ("Arrastoa") izenekoa. Film hau Moskuko Nazioarteko Zinema Jaialdian erakutsi zen[4]. 1999an Güneşe Yolculuk ("Eguzkitara bidaia") filmak nazioarteko arrakasta izan zuen turkiar baten eta kurdo baten arteko diskidetasuna azaltzen baitu.

2008an Donostiako Nazioarteko Zinemaldian Pandora'nın Kutusu ("Pandoraren kutxa") filmarekin Urrezko Maskorra irabazi zuen. Emakumezko batek Urrezko Maskorra lortzen zuen lehenengo aldia izan zen.[5]

YearFilmeaEuskarazOharrak
1984Bir Anı YakalamakMomentua harrapatulaburmetraia
1989MagnafantagnaMagnafantagnalaburmetraia
1990DüetDuetoalaburmetraia
1992OtelHotelalaburmetraia
1994IzArrastoaLehenengo film luzea
1999Güneşe YolculukEguzkitara bidaiaBerlinalen, "Aingeru urdina" saria
2003Bulutları BeklerkenHodeien zain
2004Sırtlarındaki HayatBizitza sorbalda gainetanlaburmetri dokumentala
2008Pandora'nın KutusuPandoraren kutxaDonostiako Nazioarteko Zinemaldian, Urrezko Maskorra saria
2012ArafAraf
2016TereddütArgi ilunaAntalyako Zinemaldian hainbat sari

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Dönmez-Colin, Gönül. (2006). Cinemas of the Other: A Personal Journey with Film-makers from the Middle East and Central Asia. Intellect ISBN 978-1-84150-143-7. (kontsulta data: 2024-09-21).
  2. «'Pandoranin kutusu' filmari eman diote Urrezko Maskorra» Berria 2008-09-27 (kontsulta data: 2024-09-21).
  3. Arslan, Müjde. (2010). Yeşim Ustaoğlu : su, ölüm ve yolculuk (Birinci basım ed.). Beyoğlu, İstanbul ISBN 9786051030937..
  4. «Московский Международный кинофестиваль» 46.moscowfilmfestival.ru (kontsulta data: 2024-09-21).
  5. (Gaztelaniaz) Fernández, Harri X.. (2023-09-21). «Le voy a dar un dato sobre... el Zinemaldia» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2024-09-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]