Yeohaengjaui pilyo
| Yeohaengjaui pilyo | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Argitaratze-data | 2024 |
| Izenburua | 여행자의 필요 |
| Jatorrizko hizkuntza | koreera ingelesa frantsesa |
| Jatorrizko herrialdea | Hego Korea |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | film dramatikoa |
| Zuzendaritza eta gidoia | |
| Zuzendaria(k) | Hong Sang-soo (en) |
| Gidoigilea(k) | Hong Sang-soo (en) |
| Antzezlea(k) | |
| Ekoizpena | |
| Ekoizlea | Hong Sang-soo (en) |
| Edizioa | Hong Sang-soo (en) |
| Bestelako lanak | |
| Musikagilea | Hong Sang-soo (en) |
| Argazki-zuzendaria | Hong Sang-soo (en) |
A Traveler's Needs (Hangul: 여행자의 필요; RR: Yeohaengjaui pilyo) 2024ko Hong Sang-soo hego-korear zinema zuzendariaren film dramatikoa da.[1]
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iris Hego Korean dago. Seulen. Frantseseko klase partikularrak ematen dabil. Metodo berri bat asmatu du korearrei hizkuntza irakasteko, ez daki funtzionatuko duen, baina jada baditu hori deskubritzeko esperantza duten hainbat ikasle. Sistema kuriosoa da Irisena, izan ere, saioak ingelesez egiten ditu, eta egoera jakin batean zer sentitzen duten galdetzen die ikasleei. Ikasleek ingelesez erantzuten diote, erantzun xume eta azalekoa gehienetan, baina frantsesak sakonago joan nahi du, eta galdera deserosoak egiten dizkie, bila dabilen erantzuna topatu arte. Ondoren, ikasleek adierazitakoa txartel batzuetan idazten du frantsesez. Emakume frantsesaren inguruan galdera ugari daude: nondik dator? Zer egiten du Korean? Zeren bila dabil? Noiz arte geldituko da han? Inguk izeneko poeta gazte batekin bizi da Iris; emakumearen egoera zein den jakinda, lagundu egiten dio gizon horrek. Baina zein da haien arteko harremana?[2]
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Isabelle Huppert : Iris
- Lee Hye-young : Won-joo
- Kwon Hae-hyo : Hae-soon
- Ha Seong-guk : In-geok
- Jo Yoon-hee : Yeon-hee
- Kim Seung-yun : I-song
- Kang So-yi : So-ha
- Ha Jin-wha : Ran-hee
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ sansebastianfestival.com
- ↑ «Bidaia hizkuntzaren sakonenera» Berria 2025-04-16 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |