Yeonpyeong
Yeonpyeong | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | uharte |
Azalera | 7,29 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 37°39′54″N 125°41′50″E / 37.66507°N 125.69716°E |
Estatu burujabe | Hego Korea |
Province of South Korea | Gyeonggi |
Ur-gorputza | Itsaso Horia |
Yeonpyeong edo Yeonpyeongdo (Hangul: 연평도; Hanja: 延坪島; RR: Yeonpyeongdo; MR: Yŏnp'yŏngdo, jʌnpçʌŋdo ahoskatua) Itsaso Horian dagoen korear uhartedia da. Hego Koreako Incheon hiritik 80 kilometro mendebaldera dago, eta Ipar Koreako Hego Hwanghae probintziatik 12 kilometro ingurura. Uharte nagusiak, Yeonpyeong izenaz gain, Daeyeonpyeong uhartea ere badauka. 7,01 km²-ko azalera du, eta 1.300 biztanle inguru.[1] Beste uharte populatua Soyeonpyeong da, biztanle gutxi eta 0,24 km²-ko azalera dituena. Uharte multzoak Yeonpyeong-myeon barrutia osatzen du, Inchon hiri metropolitarreko Ongjin konderriaren (gun) barruan dagoen.
Yeonpyeong bi Koreen arteko itsas mugatik oso gertu dago, eta Ipar Koreako kostaldetik ere gertuago dago Hego Koreakotik baino. Bere kokapen geografikoagatik eta bere uren arrantza aberastasunagatik, bi estatuetako gobernuen arteko tentsio puntu handienetako bat da. Hego Koreak 1.000 soldadu ditu uhartean, eta hainbat itsas liskar izan dira, 1999an eta 2002an.[2]
2010eko azaroaren 23an, Ipar Koreako artilleriak egindako tiroek uhartean zenbait etxe suntsitu zituzten eta gutxienez lau hildako eta zauritu ugari eragin zituzten, bai militarrak, bai Hego Koreako zibilak.[3][4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Guns and crabs at Koreas' Cold War fishing zone» alertnet.org.
- ↑ (Frantsesez) Malovic, Dorian. (2010-11-28). «En Corée du Sud, l'opinion redécouvre la menace du Nord» La Croix.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Seúl califica de "provocación militar" el ataque norcoreano a una de sus islas» El País 2010-11-23.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Hego Koreako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |