Yerai Diaz Ikaran

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Yerai Diaz Ikaran
Yerai Diaz.jpg
Bizitza
Izen osoa Yerai Diaz Ikaran
Jaiotza Ondarroa1988ko urtarrilaren  28a (31 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Carlos III University of Madrid Itzuli
Universidad Autónoma del Estado de México Itzuli
Hizkuntzak euskara
gaztelania
galiziera
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerak kazetaria, berriemailea eta telebista aurkezlea
Enplegatzailea(k) Berria
LaSexta
Euskal Irrati Telebista

Yerai Diaz Ikaran (Ondarroa, Bizkaia, 1988ko urtarrilaren 28a) bizkaitar kazetaria eta telebista aurkezlea da.[1] Berriemaile lanak egin izan ditu Madrildik. 2018ko irailetik ETB1eko Gaur egun 2 albistegiak aurkezten ditu.[2]

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batxilergoan ohorezko matrikula eskuratu zuen, eta ondoren Madrilen Kazetaritza eta Ikus-entzunezko Komunikazio lizentziatura bikoitza ikasi zuen, bost urtetan zehar, Carlos III.a Unibertsitatean.[1] Hautu hau egin zuen Euskal Herrian ez zeukalako bost urtetan lizentzia bikoitza ikasteko aukera, eta gainera gazteleraz ondo ikasi nahi zuelako, ez baitzen oso ondo moldatzen. Ikasketa hauek 2007tik 2012ra bitartean gauzatu zituen, eta 2011ko ikasturtean 6 hilabete Mexikon igaro zituen, Mexiko Estatuko Unibertsitate Autonomoan (UAEMéx).

2013ko apirilean Gambiara joan zen boluntario, Sunu Buga Buga Growing in Gambia GKErekin, eta sei aste igaro zituen bertako Bijilo hirian. Komunitateko familia batekin bizitzen egon zen alokairu baten truke, eta herritarren bizimodua bertatik bertara jarraitu ahal izan zuen. Lan ezberdinak egin zituen, hala nola komunitate osoaren errolda bat gauzatu eta bertako haurrei eskolak eman. Azken bi asteetan komunitateko hainbat kideri elkarrizketak egin zizkien, eta eguneroko bizimodua zein GKEren lana grabatu zuen, horrela Sunu Buga Buga ("Denoi asko gustatzen zaiguna", woloferaz) dokumentala gauzatuz.[3]

2013ko irailean berak sortutako dokumental hori gradu amaierako lan gisa aurkeztu zuen unibertsitatean, eta ohorezko matrikula eskuratu zuen.[4] Gaur egun Sunu Buga Buga Growing in Gambia erakundearekin kolaboratzen jarraitzen du.[5]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009ko udan Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza tokiko egunkarian egin zuen lan, erredaktore gisa. 2011ko maitzatik uztailera bitartean Berria egunkariarekin kolaboratu zuen M-15 mugimenduari buruzko informazioa bertatik bertara emanez, eta Euskadi Irratian ere eman zuen gertakarien berri. 2012ko otsailetik abuztura EITBko albiste-zerbitzuetako erredaktore lanerako praktikak gauzatu zituen, eta postu horretan egon zen gerora 2012ko abendua eta 2013ko urtarrila bitartean. 2014ko abuztuatik abendura LaSexta telebista kateko albistegietako erredaktorea izan zen.

2015eko urtarrila eta ekaina bitartean Txilen egon zen NBEren Garapen Programaren baitan Humanum aldizkariaren komunikazio laguntzaile gisa, albisteen erredakzioaz eta bideon edizioaz edota albisteetako materialen aurkezpen zein prestakuntzaz arduratuz.

2015eko ekainean EITBko albistegietako erredaktore lanean hasi zen. 2016ko martxoan albistegietarako Madrilgo berriemaile izendatu zuten, eta lan horretan jarraitu zuen 2018ko abuztura arte. 2018ko irailetik aurrera ETB 1eko Gaur egun albistegiaren bigarren edizioko aurkezlea da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   Lartzanguren, Edu (2018ko irailaren 30a) «Bizigiro: Yerai Diaz Ikaran. Kazetaria» Berria . Noiz kontsultatua: 2019ko urtarrilaren 8a .
  2.   «Yerai Diaz Ikaranek aurkeztuko du gaueko 'Gaur egun'» Berria 2018ko irailaren 5a . Noiz kontsultatua: 2019ko urtarrilaren 8a .
  3.   «Yerai Diaz Ikaran: «Gauza asko daude Bijilon egiteko: buelta egin nahiko nuke» - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2014-01-10 . Noiz kontsultatua: 2019-03-19 .
  4.   Yerai Diaz Ikaran | LinkedIn, . Noiz kontsultatua: 2019-03-19 .
  5.   Madina, Txomin (2018), «Bat-bateanː Yerai Diaz Ikaran» (PDF), Puntua, . Noiz kontsultatua: 2019-03-19 .