Yi Sun-sin
| Yi Sun-sin | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Seul, 1545eko apirilaren 28a (egutegi gregorianoa) |
| Herrialdea | Joseon |
| Heriotza | Namhae County (en) |
| Hobiratze lekua | 아산 |
| Heriotza modua | borrokan hilda |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | koreera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | itsas ofiziala |
| Zerbitzu militarra | |
| Gradua | amiral |
| Parte hartutako gatazkak | Koreako japoniar inbasioak Battle of Okpo (en) Battle of Happo (en) Battle of Jeokjinpo (en) Battle of Sacheon (en) Battle of Dangpo (en) Battle of Danghangpo (en) Battle of Yulpo (en) Hansando daecheop Battle of Noryang (en) |
- Hau korear izena da, abizena Yi du.
Yi Sun-sin (Hangul: 이순신; Hanja: 李舜臣; i.sʰun.ɕin ahoskatua; Euljiro-dong, Hanseong, Joseon, 1545eko apirilaren 28a – Namhae uhartea, Gyeongsang, Joseon, 1598ko abenduaren 16a) korear almirante eta jenerala izan zen, bere aberria 1592ko japoniar erasoaldietatik defendatzea lortu zuena. Yiren kortesiazko izena Yŏhae (여해) zen, eta hil ondoren Ausardia Leialaren Jauna (충무공; 忠武公) izendatu zuten.
Yi almiranteak japoniarren aurka borrokaturiko itsas guduen kopuru zehatza eztabaidagarria da.[1] Hala ere, oro har gutxienez 23 itsas gudutan borrokatu zuela onartzen da, guztietan garaipena lortuz. Gudu horietako askotan, gerlari gutxi eta txarto horniturik agintzen zuen.[2][3] Bere arrakastarik ospetsuena Myeongnyangeko guduan gertatu zen, non 13 itsasontziko korear flota bat gutxienez 133ko japoniar flota baten aurka garaipenera eraman zuen.[4] Yi Noryangeko guduan hil zen, Imjin Gerrako azken gudu handian, 1598ko abenduaren 16an.
Yi historiako itsas komandante handienetako bat da, bere ikuspegi estrategikoagatik, inteligentziagatik, berrikuntzengatik eta nortasunagatik ospetsua dena. Koreako historiako protagonista nabarmena da,[5] bere izena daramaten mugarri, sari eta herriez, baita bere lorpenei buruzko film eta dokumental ugariez ere gogora ekarria. Bere gerra garaiko egunerokoak, Nanjung Ilgi izenekoak, UNESCOren Munduko Memoria ekimenaren parte dira.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Choi, Jin-Sup (최진섭), "충무공 해전 전적은 ‘23전 23승’ 아닌 ‘62전 62승’" (Koreeraz), The JoongAng, 2012-5-1
- ↑ "Admiral Yi Sunsin: A brief overview of his life and achievements". Korean Spirit and Culture, Series I, Diamond Sutra Recitation Group.
- ↑ «StartLogic» www.koreanhero.net.
- ↑ Yi Sunsin, Nanjung ilgi, p. 314
- ↑ Hawley, Samuel. (2005). The Imjin War, Japan's Sixteenth-Century Invasion of Korea and Attempt to Conquer China. Seul: The Royal Asiatic Society, Korea Branch, 490 or. ISBN 978-89-954424-2-5..
- ↑ (Ingelesez) «Nanjung Ilgi : War Diary of Admiral Yi Sun-sin | Memory of the World» Cultural Heritage Administration.