Yining

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Yining
 Txinako Herri Errepublika
Yining.jpg
Administrazioa
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Eskualde autonomoXinjiang
Sub-provincial autonomous prefectureIli Kazakhstandar Prefektura autonomoa
Izen ofiziala 伊宁市
غۇلجا
Posta kodea 835000
Herriburua Q14138225 Itzuli
Geografia
Koordenatuak 43° 55′ 00″ N, 81° 19′ 00″ E / 43.916667°N,81.316667°E / 43.916667; 81.316667Koordenatuak: 43° 55′ 00″ N, 81° 19′ 00″ E / 43.916667°N,81.316667°E / 43.916667; 81.316667
Yining hemen kokatua: Txina
Yining
Yining
Yining (Txina)
Location of Yining City within Xinjiang (China).png
Azalera 521 km²
Demografia
Biztanleria 526.745 bizt. (2012)
Dentsitatea 1.011,03 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 0999
Ordu eremua UTC+08:00
Matrikula 新F
www.yining.gov.cn/

Yining (txinera sinplifikatuz: 伊宁; pinyineraz: Yíníng shí) edo Ghulja (uigurreraz: غۇلجا‎) edo Qulja (kazakheraz: قۇلجا') Txinako Xinjiangeko Uigur Eskualde Autonomoan dagoen hiri bat da, Ili Kazakhstandar Prefektura autonomoan kokaturik dagoena. Kazakhstanekiko mugan kokaturik dago. Zetaren Bidean hiri garrantzitsua izan zen Almaliq hiriaren hondarren alboan dago[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Almaliq[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIII. eta XV. mendeen artean Almaliq hiria Chagatai Khanatoaren menpeko hiria izan zen. Tian Shan mendilerroaren eta Ili ibaiaren artean zegoen kokatuta. Ili izenaz ere ezagutu izan zen garai hartan. Almaliqeko Siknak Tekin erregea Gengis Khan enperadore mongolaren bilobarekin ezkondu zen, honek erakusten du hiriaren garrantzia zenbatekoa zen. 1351 eta 1363 artean Moghulistango Tughlugh Timur khanaren menpe egon zen eta islamismoaren erdigune garrantzitsua bihurtu zen.

Qing dinastia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendean Txinatarrek konkistatu zuten eta txinatar inmigranteak iristi ziren hirira. Almaliq hiria dagoeneko bertan behera gelditu eta hndarretan zegoen eta txinatarrek 1762 urtean Ningyuan gotorlekua (寧遠城) eraiki zuen kolonoak hartzeko. Ondoren beste bi gotorleku ezarri ziren, Huining (惠寧城) 1765ean eta Xichun (熙春城) 1780 urtean, baina hiriak Ningyuan izenarekin jarraitu zuen.

1851 urtean Errusiarren eta txinatarren artean Quljako itunari esker bi herrialdeen arteko merkataritza librea ezarri zen. 1864 eta 1866 artean Dungan matxinadaren eragina nozitu zuen Ningyuanek. 1867an Yakub Beg general turkiarrak Kashgaria erreinua sortu zuen eta Ningyuan ere konkistatu zuen. Ingelesen laguntza izan zuenez Errusiaren etsai bihurtu zen eta 1872an errusiarrek hiria setiatu eta okupatu egin zuten. 1881 urtean txinatarrek berreskuratu zuten eta Ningyuan konderria ezarri zuten[2].

XX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinan Ningyuan izeneko toki gehiago zeudenez 1914 urtean Yining konderria izena eman zitzaion. 1952 urtean Yining hiria Yining konderritik banatu zen eta 1954an Ili Kazakhstandar Prefektura autonomoaren hiriburua bihurtu zen[1].

Geografia eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ili ibaiaren iparraldeko ertzean kokaturik dago, Dzungaria ordokian, eta Kazakhstanekiko mugatik 70 kilometro eskasera[2]. Ili ibaiaren harana Xinjiangeko eremrik hezeena da eta larre zabalak ditu.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Yining (Gulja) (1971–2000))
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) −2.1 0.2 9.0 20.4 24.8 28.5 31.0 30.4 25.8 18.0 8.7 1.3 16.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −15.0 −12.2 −2.5 5.8 10.2 14.0 15.8 14.1 9.3 2.9 −2.8 −9.5 2.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 17.9 19.1 20.2 28.0 27.2 28.5 20.2 14.2 14.6 26.1 27.8 25.0 268.8
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) 8.1 7.6 8.1 7.6 8.6 9.1 8.1 6.2 4.4 6.7 7.4 8.3 90.2
Eguzki orduak 159.7 170.9 213.8 252.2 291.5 299.6 327.4 316.0 274.8 213.8 168.6 145.7 2834
Hezetasuna (%) 78 78 70 55 58 59 56 54 57 66 74 78 65.3
Iturria: China Meteorological Administration [3]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) «Ciudad de Yining, China Social Travel Network - Touristlink» www.touristlink.com . Noiz kontsultatua: 2019-10-25.
  2. a b (Ingelesez) Planet, Lonely «Yining travel | Xinjiang, China» Lonely Planet . Noiz kontsultatua: 2019-10-25.
  3. .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Yining Aldatu lotura Wikidatan