Edukira joan

Yn

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yn letra

Yn (Ꙟ ꙟ) idazkera zirilikoko antzinako letra bat da. Errumaniako alfabeto zirilikoaren berrikuntza bat izan zen, baina ez zen gainontzeko alfabeto zirilikoetan agertu. Yus letra handiaren aldaera bat izan zen.

Errumaniako alafabeto zirilikoan [ɨn], [ɨm] eta [ɨ] soinuak adierazteko erabiltzen zen hitzen hasieran. Gaur egungo errumaniar alfabetoan ⟨în⟩, ⟨îm⟩ edo ⟨î⟩ erabiltzen dira.

Hasieran yus handiarekin truka zitekeen, baina 1683-1688 tartean aldatu zen eta hitzen hasieran erabiltzen hasi zen.

Tipografia askotan letra existitzen ez denez, (↑) goranzko gezia erabili ohi da ordezko gisa.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]