Yolanda Domínguez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Yolanda Domínguez
Yolanda-Dominguez Artist.jpg
Bizitza
Izen osoa Yolanda Domínguez Rodríguez
Jaiotza Madril, 1977 (42/43 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Heziketa Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Madrilgo Unibertsitate Europarra
Q97591268 Itzuli
Jarduerak
Jarduerak artista plastikoa, argazkilaria, aktibista, feminista eta dibulgatzailea
yolandadominguez.com

Yolanda Domínguez (Madril, 1977 - ) artista bisuala, argazkilaria eta aktibista feminista espainiarra da. Egungo komunikabideek irudiei ematen dien trataera ikuspuntu kritiko eta feminista batetik aztertzen duen artista bisuala da. Generoarekin eta gizarte tresna gisako artearen kontsumoarekin kontzientzia feministaren eta kritika sozialeko gaiak garatzen ditu.[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza eta Arte Ederretako ikasketak egin zituen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Bere prestakuntza Arte eta Teknologia Berrien Master batekin osatu zuen Madrilgo Europako Unibertsitatean eta Argazki Garaikideko beste batein ere Madrilgo EFTI Argazki Eskolan. Madrilgo Marketin Eskolako Sormen Industriako Marketin Kudeaketako Master Esperientialeko irakaslea eta Madrilgo EFTI Argazki Eskolan kontzeptu eta sorkuntza masterreko irakasle eta tutorea izan da. El Huffington Post-en astero kolaboratzen du eta bertan emakumeek komunikabideetan duten ordezkaritzari buruz idazten du. [2][3]

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ironia eta deskontestualizazioa erabiltzen ditu estrategia nagusitzat eta barrea askapen elementu gisa defendatzen du. Bere lanetako gaia maiz zentratzen du generoan eta kontsumoan. Modaren munduari dagokionez, irudia sortzeko ahalmena duten pertsonek sortzen ari direnaren erantzule izan beharko luketela uste du. Domínguezek praktikatzen du ekintza-artea, shockean eta nahasmenduan oinarritutako diziplina. Bere lehen artelanak eta aktibismo soziala 2008koak dira, museo eta galerien estatismoa alde batera uztea erabaki zuenekoa. 2008an, Madrilgo kaleak kartelez bete zituen, estatus ekonomikoaren truke emakume bat emazte tradizionalarengandik espero zen guztia eskaintzeko prest erakutsiz. Bere proiektu artistikoekin hedabideek (publizitatea, telebista, zinema, internet) txikitatik inpaktuen eta estereotipoen bidez biztanleriari eragiten dioten manipulazioa salatzen du: [4][5][6]

« "Egunean 3.000 eta 5.000 bitarteko publizitate inpaktuak jasotzen ditugu eta oso garrantzitsua da gure nortasuna nola eraikitzen dugun ikusteko iragazten ikastea", »

—Yolanda Domínguez


Ekintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katy Salinas eta Pido un Chanel (2010)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Domínguezek 2010ean Katy Salinas pertsonaia sortu zuen, 65 urteko emakume bat. Fikziozko pertsonaia honek muturrera eramandako edertasunarekiko obsesioa irudikatzen du blog baten bidez, batez ere, emakumeek jasaten duen edertasunarekiko gehiegizko gurtza salatzeko.[6][7]

"Pido para un Chanel" ekimenean, herrialde garatuen behar kontsumistak eraginda, zenbait emakumek erosketekiko duten mendekotasunari heltzen dio. Bertan, aktore batek klase sozial altuko emakume dotorea irudikatzen du eta, markadun arropa eta osagarriekin jantzita, Madrilgo luxuzko kale batetik paseatzen ari delarik Chanelen erakusleihoaren aurrean gelditzen da. Zerbait erosi nahi du, baina une horretan ez du dirurik. Antsietate atake bat izango du eta oinezkoei eskean hastea erabakiko du, bere ezpain-barrarekin "Chanel baterako eskatzen ari naiz" idazten duen kartoi batez baliatuz.[8] [9]

Poses (2011)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Poses" Yolanda Domínguez

Domínguezek, modako munduan ageri diren modeloen jarrerak imitatuz, hainbat emakume kokatu zituen eguneroko bizitzako leku, kale eta plazetan. Horrela luxua eta glamourra irudikatzen dituzten irudi horien artifizialtasuna erakusteaz gain, baita emakumeen aurkako indarkeria bistaratu nahi izan zuen ere.[10][8]

Moda sin tóxicos eta Esclavas (2012)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Toxikorik gabeko moda" kanpainan Greenpeacekin elkarlanean aritu zen Levi 's markako ekoizpen-prozesuetan gai toxikoen erabilera salatzeko. Greenpeaceko boluntarioek zerbitzari gisa jantzita oihal bakero zatiak barruan zituzten 501 ur botila. Botila guztiak zenbakituta zeuden eta artistak banan-banan sinatuta zeuden. Bertan irakur zitekeen: "Ez du axola urik ez izateak, bakeroak dituzun bitartean".[11][12]

Esclavas erakusketa Sara Ostos diseinatzaileak emakumezkoen gorputza erakusteko diseinatutako burkekin egindako jantzien bildumarekin osatu zuen. Madrilen eta Milanen egon zen ikusgarri. Burkak emakumeen irudia nabarmendu nahi duten jantzi bihurtuta, Dominguezek mendebaldeko pentsamoldea salatu nahi izan zuen, emakumeak etengabe gorputza erakustera behartzen baititu..[13][14]

Poses n.º 5, #NadieDesechado eta Fashion Victims (2013)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poses nº 5 ekintzan, aurreko esperientziaren ondoren, Domínguezek Karl Lagerfeldek egindako Chanelen 2013ko udaberriko kanpainako posturen parodia bat antolatu zuen, non munduko hainbat tokitako jende arruntak salaketa-bideo bat sortu zuen.[15][16]

Munduko Medikuak-en #NadieDesechado kanpainarekin bat egin zuen, osasunean egindako murrizketek pertsonen bizitzan dituzten ondorioak salatzeko. Ospitaleko txabusina, zapatilak eta serum-oina jantzita dituzten hainbat aktore Madrilgo kaleetan zehar ibili ziren osasun-arreta jasotzeko edo sendagaiak erosteko eskatuz, horrela zaurgarritasun handiena transmititzen duen ospitaleko eszenetako bat birsortuz: gaixoarena, "Ipurdia airean" operatzeko zorian dagoena. Osasun pribatua ordaindu ezin duten biztanleen babesgabetasunaren metafora.[17][18]

Fashion Victims ekintzan, ehungintzaren sektoreko lan-baldintzak salatu zituen- urte hartan Rana Plaza bezala ezagututako eraikina (Bangladesh) ehungintza lantegiak zituen eraikina, erori zen, 1.000 pertsona baino gehiago hil eta 2.000 zauritu zirelarik-, Madrilgo Kale Nagusian hainbat emakume blogari hondakinen azpian lurperatuz, ekoizpen eta kontsumo arduratsurako deia egiteko.[19][20]

Registro (2014)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Registro" Yolanda Dominguez

40 emakumek ondasun baten titulartasuna eskatu zuten: beren gorputza. Gobernuaren abortuaren lege-aurreproiektuaren aurka egitea izan zen ekintza hau. Lege horren helburua zen haurdunaldia borondatez eteteko baimena ematea soilik bortxaketa kasuetan edo emakumeen osasunerako arrisku larria zegoenean. Dominguez eta Internet bidez antolatutako hainbat emakume Madril, Bartzelona, Bilbo, Sevilla, Iruñea eta Pontevedrako jabetza-erregistroetan aurkeztu ziren. Kasu batzuetan, proposamena ahalegin batean geratu zen, baina Madrilen, Bilbon eta Bartzelonan erregistratzaileek onartu egin zuten eskaera baloratzea.[21][22]

Accesibles y accesorias (2015)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekintza honekin gizon bat emakumez betetako optika batean sartu eta "Nahi duzun guztietan estreinatzeko sentsazio sinestezina izan ezazu" leloa zuen Multioptiken iragarki bati kritika eginez, Dominguezek iragarki alternatibo bat planteatu zuen: hainbat emakume-talde marka horretako zentroetara joan ziren, iragarkiko modeloak bezala jantzita eta jarrera berdinak erakutsiz.[23][24][25]

Total Correction eta No tocar, no matar, no violar ... (2016)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Art Madridentzat Margarita Aizpuruk Esther Gimeno eta Velilla Valbuena aktoreekin komisariatutako Total Correction performancean, artistak edertasunaren eta kosmetikaren industriak emakumeei inperfektuak direla sinestarazteko etengabe helarazten dien mezua irauli nahi izan zuen.[26]

Urte hartan Sanferminetan izandako bortxaketen ondoren, sare sozialetan biraltasun handia izan zuen sexu-erasoen aurkako kanpainaren buru izan zen. 7 egunez mezu hau zeraman kamiseta jantzi zuen: "Ez ukitu, ez hil, ez bortxatu. Gorputz hau nirea da (eta beste inorena ez)", kanpainan parte hartu nahi zuenari letrak inprimatzeko eta kamiseta eramateko gonbita eginez. [27][28]

Estamos aquí (2018)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hemen gaude Domínguezek eta María Gimenok bultzatu zuten Arco Madrilgo arte-azokaren 37. edizioan buruturiko ekintza kolektiboa izan zen, emakume artistak kulturaren esparruan ikusarazteko asmoa zuena. Hirurogei artistak diademekin zeharkatu zuten azoka, geolokalizazio-zeinu bat eramamez, bertan emakumeen ordezkaritza eskasa salatzeko ekintza gisa. Sare sozialetan ere hedatu zen #estamosaquí hashtag-aren bidez, eta hor bistaratu ziren azokan fisikoki egoteko aukerarik gabeko emakume artistak, Arte Ederretako ikasleak, historialari eta kultura-kudeatzaileak.[29]

Hola, soy tu machismo (2018)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaixo, zure matxismoa naiz kanpainan, konpresen iragarki bat parodiatu zuen: bertan, gorriz jantzitako emakume bat agertzen zen eta neskato bati esaten zion "Kaixo, zuk ez nauzu ezagutzen: zure hilekoa naiz". Domínguezek matxismoaren pertsonaia birsortu zuen, marroiz jantzitako gizon bat, bere burua beste gizon batzuen aurrean "Kaixo, zuk ezagutzen nauzu: zure matxismoa naiz" esanez aurkezten zuena. Artistak adierazi zuen bere helburua zela gogoratzea gure jarrera matxistak ezabatuz nork bere buruarekin eta gainerakoekin harreman osasuntsuagoak izango aukera dagoela.[30] [31]

Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2010. Kultura Ministerioaren Espainiako Arte Garaikidearen Sustapenerako beka.[32]
  • 2013: RAC sarietan, 2013ko artista berri onenaren kategorian izendapena.[33]
  • 2013: Ikusizko Sorkuntzarako VEGAP beka.[34]
  • 2014: Aipamen Berezia Premi Llibertat d'Expressió 2014 Unió de Periodistas Valencians-en eskutik.[35]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sanchez Fernandez, Ariane. (2018). Nolako gorputz-jarrerak, halako genero rolak: irudiaren alfabetizazioan jarduteko esku-hartzea. . Noiz kontsultatua: 2020-09-15.
  2. (Gaztelaniaz) «Yolanda Domínguez» El HuffPost . Noiz kontsultatua: 2020-09-15.
  3. (Gaztelaniaz) «Yolanda Domínguez, artista visual en el cdec2019 en San Sebastián» c de c . Noiz kontsultatua: 2020-09-15.
  4. (Gaztelaniaz) Yolanda Domínguez: Arte y acción | Cactus. 2015-03-30 . Noiz kontsultatua: 2020-09-15.
  5. «Universidad Autónoma de Madrid - La artista Yolanda Domínguez pone de manifiesto la desigualdad de género que fomentan los 'mass media' en los actos celebrados en la Facultad de Formación de Profesorado y Educación de la UAM» www.uam.es . Noiz kontsultatua: 2020-09-15.
  6. a b (Gaztelaniaz) «Mujer de 65 aparenta 25» El Comercio 2014-09-16 . Noiz kontsultatua: 2020-09-15.
  7. «Yolanda Domínguez – Katy Salinas (2010)» web.archive.org 2017-01-16 . Noiz kontsultatua: 2020-09-15.
  8. a b (Gaztelaniaz) Fanjul, Sergio C.. (2017-08-30). «La activista que pide limosna “para un Chanel” y esparce blogueras por las calles» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2020-09-15.
  9. Domínguez, Yolanda. Pido para un Chanel. Bideoa.2010
  10. (Gaztelaniaz) «Poses» Yolanda Dominguez . Noiz kontsultatua: 2020-09-15.
  11. (Gaztelaniaz) «Greenpeace reparte 501 botellas con trozos de vaqueros dentro para denunciar la contaminación del agua por el sector textil» Greenpeace España . Noiz kontsultatua: 2020-09-15.
  12. «Yolanda Domínguez y Greenpeace denuncian a Levi's por contaminar con su producción» www.youtube.com . Noiz kontsultatua: 2020-09-15.
  13. (Gaztelaniaz) «Esclavas» Yolanda Dominguez . Noiz kontsultatua: 2020-09-15.
  14. (Gaztelaniaz) Molina, Susana. (2012-02-16). «Lencería hecha con burkas | Actualidad, Moda» S Moda EL PAÍS . Noiz kontsultatua: 2020-09-15.
  15. Domínguez, Yolanda. (2013). Poses nº 5. .
  16. (Gaztelaniaz) «Pose Nº5» Yolanda Dominguez . Noiz kontsultatua: 2020-09-15.
  17. Domínguez, Yolanda. (2013). Médicos del Mundo acción de Yolanda Dominguez. .
  18. (Gaztelaniaz) «Acción para Médicos del Mundo» Yolanda Dominguez . Noiz kontsultatua: 2020-09-15.
  19. «Rana Plaza gogoan - OMAL | Observatorio de Multinacionales en América Latina» omal.info . Noiz kontsultatua: 2020-09-15.
  20. (Gaztelaniaz) «Fashion victims» Yolanda Dominguez . Noiz kontsultatua: 2020-09-15.
  21. (Gaztelaniaz) Ramos, Marina Gómez Robledo. (2014-02-06). «Cientos de mujeres registran sus cuerpos en contra de la reforma del aborto» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2020-09-15.
  22. (Gaztelaniaz) Olías, Laura. (2014-02-10). «Mi cuerpo es mío, por eso lo inscribo en el Registro de la Propiedad» ElDiario.es . Noiz kontsultatua: 2020-09-15.
  23. «Yolanda Domínguez | 8» www.rtve.es . Noiz kontsultatua: 2020-09-15.
  24. (Gaztelaniaz) Micromachismos. (2015-05-07). «Estrena gafas y mujeres todas las veces que quieras» ElDiario.es . Noiz kontsultatua: 2020-09-15.
  25. (Gaztelaniaz) «Accesibles y Accesorias» La Voz de Galicia . Noiz kontsultatua: 2020-09-15.
  26. (Gaztelaniaz) Casanueva, Eva. (2016-02-22). «Yolanda Domínguez para Art Madrid» EFTI | Centro Internacional de Fotografía y Cine . Noiz kontsultatua: 2020-09-15.
  27. (Gaztelaniaz) Campaña viral: No tocar, no matar, no violar | Tribuna Feminista. 2016-07-18 . Noiz kontsultatua: 2020-09-15.
  28. «Mujeres >> Archivo >> Blogs EL PAÍS» blogs.elpais.com . Noiz kontsultatua: 2020-09-15.
  29. (Gaztelaniaz) País, El. (2018-02-22). «Un grupo de mujeres artistas marcha por Arco con el lema ‘estamos aquí’» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2020-09-15.
  30. «Soy tu machismo #videofeminismo | Tribuna Feminista» web.archive.org 2018-11-21 . Noiz kontsultatua: 2020-09-15.
  31. (Gaztelaniaz) Micromachismos. (2018-11-20). «"Hola, soy tu machismo": el vídeo que interpela a los hombres para que reconozcan sus actitudes machistas» ElDiario.es . Noiz kontsultatua: 2020-09-15.
  32. (Gaztelaniaz) «Yolanda Domínguez» EFTI | Centro Internacional de Fotografía y Cine 2011-04-05 . Noiz kontsultatua: 2020-09-15.
  33. «LITTLE BLACK DRESS Yolanda Domínguez» www.uv.es . Noiz kontsultatua: 2020-09-15.
  34. (Gaztelaniaz) «La Gran | Yolanda Domínguez | Mujer.NODO» La Gran . Noiz kontsultatua: 2020-09-15.
  35. Press, Europa. (2014-05-03). «La Unió de Periodistas concede su Premio Llibertat d'Expressió 2014 a The Guardian» www.europapress.es . Noiz kontsultatua: 2020-09-15.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]