Edukira joan

Yolanda Larreategui Duralde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yolanda Larreategui Duralde
Bizitza
JaiotzaMarkina-Xemein, 1979 (45/46 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta irakaslea

yolandalarreategui.com
Facebook: Yolanda Larreategui Duralde Instagram: yolanda.larreategui Edit the value on Wikidata

Yolanda Larreategi Duralde (Markina-Xemein, Bizkaia, 1979) bizkaitar idazlea da eta Lehen Hezkuntzako irakaslea ofizioz.[1]

Haur eta gazte literatura alorra jorratu izan du batik bat, adin horientzat ipuinak idazten gozatzen du batez ere, euren begiradatik mundua nolakoa den aztertu ahal izateko. Larreategirenak dira Maddik ikusezina izan nahi du, Ur eta Lur eta Puta gorda. Horrez gain, helduentzako ipuinak eta poesia ere idatzi izan ditu: Zaharrak berri, Euriak, Bi txantxangorri haritz adarrean eta Negu hauek.[2][3]

Larreategi bere lanetan ahalegindu izan da umeen betaurrekoak jartzen eta eurak kezkatzen dituzten gaiak garatzen: gurasoen banaketa, lodifobia, bullyinga, elkarlana, adiskidetasuna eta abar.[4][5]

Hainbat kolaborazio egin izan ditu Labayru Fundazioarekin. Munduenea, Munduko Ipuinen Etxea 2 argitalpenerako, testuen itzulpena egin zuen, eta ipuinen euskarazko ahotsa jarri. Ipuin horiek gure artean bizi diren hogei kultura ezberdinetako hiztunei jasotakoak dira. Inguruko kultura eta hizkuntza aniztasunak dakarren aberastasuna ipuinen bidez erakustea zen helburua. Bilduma 6-10 urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Ipuinak jatorrizko hizkuntzan eta euskaraz daude, eta entzuteko zein irakurtzeko aukera dago. Bildumako lehenengo hamarrak, horrez gainera, bideo moduan ere ikus daitezke.[6][7][8]

Bestalde, Larreategik jarri zion off ahotsa Labayruren Naturaren gurpilean goaz dokumentalari. Ikus-entzunezkoaren ardatza gizakion eta naturaren arteko hartu-emana da. Gaur egun izadiari lepoa emanda bizi garela dirudien arren, bere eraginpean garatu izan dugu mendez mende mundua ikusteko eta ulertzeko jakituria, eta naturaren eta lurraren zikloen arabera antolatu izan dugu bizimodua.[9]

Gainera, herriko zenbait artistekin elkarlanean aritu izan da, esate baterako Jose Pablo Arriagaren AMA erakusketarako olerkia sortu zuen (2024) edo Abarka Antzerki Taldearen Autokarabanie antzezlanerako gidoia (2024).

  •     Sagu bat nire katiluan!  Ilustratzailea Karmele Gorroño, Arg. Ibaizabal, 2023
  •     Puta gorda, Ilustratzailea: Helena Azkarragaurizar, Arg. Erein, 2023 [10]
  •   Ur eta lur, Ilustratzailea: Eider Eibar, Arg. Erein, 2021 [11]
  •    Gurasoak tokatzen zaizkit, Ilustratzailea: Amaia Nolla, Arg. Erein, 2021
  •    Bi txantxangorri haritz adarrean, Ilustratzailea: Malen Amenabar, Arg. Erein, 2020 [12]
  •    Zaharrak berri, euriak, Ilustratzailea: Elena Odriozola, Arg. Mensajero, 2006 [13]
  • Negu hauek, 2023
  • Munduenea, Munduko Ipuinen Etxea 2, Arg. Labayru, 2024 Bilduma ipuinen testuen moldaketa eta grabazioetako ahotsa euskaraz [14]
  • 2023an Peru Abarka literatur saria, Puta gorda lanagatik
  • 2021ean 39. Xabier Lizardi saria, Ur eta lur lanagatik
  • 2020an Peru Abarka literatur saria, Bi txantxangorri haritz adarrean lanagatik
  • 2006an Peru Abarka literatur saria, Zaharrak berri, euriak lanagatik [15] [16]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Yolanda Larreategui | Erein» www.erein.eus (kontsulta data: 2025-10-08).
  2. «Yolanda Larreategui | Erein» www.erein.eus (kontsulta data: 2025-10-08).
  3. «Yolanda Larreategui» 111 Akademia 2023-11-02 (kontsulta data: 2025-10-08).
  4. kopiatu, Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email Esteka; Whatsapp; Facebook; Twitter; Telegram; Email; kopiatu, Esteka. (2021-08-03). «'10 banaketatik 8 gatazkatsuak dira'» EITB (kontsulta data: 2025-10-08).
  5. Hitza, Kazetaria(e)ko. (2023-05-05). «Yolanda Larreategi: "Lodifobia ez dugu gainditu, bere horretan jarraitzen du"» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (kontsulta data: 2025-10-08).
  6. r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2024-12-20). «'Yolotli, bihotz-txiki'» www.kulturklik.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-10-08).
  7. r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2024-12-20). «'Awara'» www.kulturklik.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-10-08).
  8. Labayru Fundazioa. (2024-11-26). Labayru − Munduenea 2 | Munduko ipuinen etxea | Promo. (kontsulta data: 2025-10-08).
  9. Labayru Fundazioa. (2025-01-17). Labayru - Naturaren gurpilean goaz. (kontsulta data: 2025-10-08).
  10. «Galtzagorri Elkartea» www.ibbygaltzagorri.eus (kontsulta data: 2025-10-08).
  11. «Galtzagorri Elkartea» www.ibbygaltzagorri.eus (kontsulta data: 2025-10-08).
  12. «Galtzagorri Elkartea» www.ibbygaltzagorri.eus (kontsulta data: 2025-10-08).
  13. «Galtzagorri Elkartea» www.ibbygaltzagorri.eus (kontsulta data: 2025-10-08).
  14. (Gaztelaniaz) «Munduenea, munduko ipuinen etxea - Labayru» Munduenea, munduko ipuinen etxea - Labayru (kontsulta data: 2025-10-08).
  15. «Galtzagorri Elkartea» www.ibbygaltzagorri.eus (kontsulta data: 2025-10-08).
  16. Hitza, Kazetaria(e)ko. (2020-04-23). «Yolanda Larreategi markina-xemeindarrak irabazi du Peru Abarka Album Lehiaketa» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (kontsulta data: 2025-10-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yolanda Larreategiren Webgune ofiziala