Yolanda Mendiola
Yolanda Mendiola | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Aubervilliers, 1963ko otsailaren 8a (60 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | UNED Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara frantsesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | telebista aurkezlea |
Enplegatzailea(k) | EITB |
Yolanda Mendiola Mirasolain (Aubervilliers, Frantzia, 1963ko otsailaren 8a) euskal telebista aurkezlea da.[1]
1984an hasi zen lanean Euskal Irrati Telebistan.[2] 2018ko otsailaren 3tik literaturari buruzko Arte[faktua][3] izeneko telebista saioa aurkezten du ETB1en.[4]
Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zuzenbidean lizentziaduna da EHUn eta UNEDen. Zuzenbidea ikasi arren, gazte-gaztetatik Euskal Irrati Telebistan lan egin du. Hasieran, prentsa-bulegoan, Iurretan. Asteko programazioa bidaltzen zuten telex bidez. 1987an Miramonera joan zen, idazkari gisa. Haur eta entretenimenduko programetako arduradun, Koro Lasarterekin. Pausoka lehiaketa zela eta, Bruselara eta Estrasburgon izan zen.
Produzioan ere jardun zuen, Herriko Plazan, Kontxu Odriozola eta Iñaki Perurena. Piratak lehiaketa programa, Koro Lasarte eta Iñaki Perurena aurkezle. Euskadi Gaztea programa, Joseba Iriondo, erredakzioko.Ongitira bilibira, Kontxi Reciorekin. Ikimilikiliklik. Sautrela programan Hasier Etxeberriarekin 8 urtez. Euskaldunak eta Hizka Mizka programetako partaide ere izan da.
Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Yolanda Cimade etorkinen elkarteko kide da.
Hendaian, Intzura auzoko tanborradaren sortzaileetako bat ere bada.
UEUn Zuzenbide Saileko arduraduna.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «'Arte[faktua]' literatur saioa estreinatuko du ETB1ek larunbatean» EITB 2018ko urtarrilaren 30a (Noiz kontsultatua: 2019ko urtarrilaren 9an).
- ↑ Urkizu, Urtzi. (2018ko urtarrilaren 14a). «Bizigiro: Yolanda Mendiola. 'Arte[faktua]' saioko aurkezlea» Berria (Noiz kontsultatua: 2019ko urtarrilaren 8an).
- ↑ «Artefaktua» ELMUNDO (Noiz kontsultatua: 2022-02-08).
- ↑ «Yolanda Mendiola, presentadora de 'Arte[faktua' de ETB-1, en Radio Vitoria»] EITB Radio Televisión Pública Vasca (Noiz kontsultatua: 2022-02-08).