Yollada Suanyot

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yollada Suanyot

Bizitza
JaiotzaNan (en) Itzuli1983ko ekainaren 18a (40 urte)
Herrialdea Thailandia
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, modeloa, LGBT ekintzailea eta musikaria

Yollada "Nok" Suanyot (thailandieraz: เกริกก้อง "นก" สวนยศ, 1983ko ekainaren 18a) thailandiar emakumezko politikari eta abeslari transgeneroa da. 2012ko maiatzaren 27an Nan probintziako Mueang Nan barrutia Probintzia-Administrazio Erakundean ordezkatzeko hautatua izan zen alderdi politikorik gabe aurkeztuta. Politikan sartu aurretik, Suanyot modelo eta abeslari egin zuen lan. Venus Flytrap pop-musika taldeko abeslaria izan zen "Nok" izen artistikoarekin

Suanyotek Thailandiako Emakume Transgeneroen Elkartea sortu zuen Thailandiako legeak pertsona transgeneroak aintzat har ditzan.Suanyot zientzietan graduatu zen Thammasat Unibertsitatean 21 urte zituenean. Zientzia politikoetan masterduna da eta gaur egun, Gizarte Zientzian doktoregoa prestatzen ari da Ramkhamhaeng Unibertsitatean.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Chetchotros, Nattaya. (2012-05-12). «A first for the third gender» Bangkok Post (Noiz kontsultatua: 2017-11-25).