Edukira joan

Yorkshire pudding

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yorkshire pudding
savory pudding (en) Itzuli
Osagaiakbehi-esnea, arrautza eta irina
Historia
JatorriaErresuma Batua
Honen izena duYorkshire
Antzekoakpopover (en) Itzuli

Yorkshire pudding (euskaraz: «Yorkshireko budina») Ingalaterra iparraldeko Yorkshire konderriko plater tradizionala da, arrautzaz, irinez eta esnez edo urez egiten den budina[1]. Era askotara zerbitzatzen da, zizka-mizka gisa edo plater nagusiaren alboan, normalean haragiarekin batera.

Ingalaterrara gari-irina iritsi zenean pastelak eta budinak egiteko erabiltzen hasi zen. Yorkshiren haragia labean egiten zutenean budina haren azpian egiten zuten eta goiko haragiaren gantza budinera erortzen zen, horrela haragiaren zukua aprobetxatzen zuten. Horrela jaso zuen 1737an Sir Alexander William George Casseyk The Whole Duty of a Woman liburuan[2]. Hannah Glassek ere horrela jaso zuen 1747an The Art of Cookery made Plain and Easy liburuan. Gaur egun baino masa trinkoagoa zen garai hartan eta budina lauagoa zen.[3]

Lehen plater gisa zerbitzatzen zen, merkea izanik gosea asetzeko gaitasuna baitzuen.

Gari-irina, arrautza eta esnea nahastuz budina egiten da eta katilu itxura ematen zaio, goitik datozen haragi-zukuak biltzeko[4]. 10 cm inguruko diametroa du eta hormak garaiak dira. 2008an Royal Society of Chemistry erakundeak egiazko Yorkshireko budinaren ezaugarriak zehaztu zituen.

Oraindik zizka-mizka edo lehen plater bezala zerbitzatzen bada ere, gehienetan Britainia Handiko igandeetako jakien haragizko plateren guarnizioetako bat da. Inola ere ez da azkenburukoa izaten.[5]

Aspaldian ohikoa da Ingalaterrako pubetan Yorkshireko budina barazkiz edo haragiz beteta aurkitzea ere.

2007tik aurrera otsaileko lehenengo igandean Yorkshireko Budinaren Nazio Eguna ospatzen da Britainia Handian.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Yorkshire pudding | Description, Facts, & Origins | Britannica» www.britannica.com (kontsulta data: 2025-04-25).
  2. The whole duty of a woman, or, An infallible guide to the fair sex : containing rules, directions, and observations, for their conduct and behavior through all ages and circumstances of life, as virgins, wives, or widows : with ... rules and receipts in every kind of cookery ... London : Printed for T. Reed ... 1737 (kontsulta data: 2025-04-25).
  3. Glasse, Hannah. (1998 (1747)). The Art of Cookery Made Plain and Easy. Applewood Books ISBN 978-0-00-741200-6..
  4. (Ingelesez) «Best Yorkshire puddings recipe | Good Food» www.bbcgoodfood.com (kontsulta data: 2025-04-25).
  5. (Ingelesez) «Yorkshire pudding isn’t for dessert» www.thegazette.com (kontsulta data: 2025-04-25).
  6. (Ingelesez) «National Yorkshire Pudding Day: 9 delicious yorkie dishes you need to try» Metro 2016-02-07 (kontsulta data: 2025-04-25).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]