Yoshino gereziondo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Yoshino gereziondoa
Loreak
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Plantae
Kladoa: Angiospermae
Kladoa: Eudicotyledoneae
Kladoa: Rosidae
Ordena: Rosales
Familia: Rosaceae
Generoa: Prunus
Espeziea: Prunus x yedoensis

Yoshino gereziondoa (Prunus × yedoensis), 染井吉野 (Somei-Yoshino?) , Rosaceae familiako apaindura zuhaitz txikia da. Loredun gereziondo hau Prunus lannesiana var. speciosa eta Prunus subhirtella var. pendula[1] arteko hibrido bat litzateke eta 1720 inguruan sortu omen zen Edo eskualdean (Tokio, Japonia)

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuhaitz txikia da (10-15 m) hazkuntza lasterrekoa. Udaberrian loratzen da (apiril hasieran klima epeletan).

Azala gris argia da.

Loreak arrosak dira kimuak irekitzean eta gero zuriak. Mordo elkartuak osaten dituzte, lauzpabost lorek osatuak.

Hostoak erorkorrak dira, eta udazkenean urre kolorea hartzen dute.

Landaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egutera nahiago du eta lur drainatua eta azidoa. Ez du lehortea ondo jasaten.

Hibrido hau antzua da eta era begetatiboan ugaltzen da.

Sakura eta Hanami[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japoniarrek gereziondoen lortazea (sakura) ospatzen dute, Hanami izeneko agerraldietan.

Prunus ×yedoensis da gereziondo apaingarri estimatuena Japonian. Uhartedi osoan landatua dagoenez, klima azpitropikaleko Okinawa prefekturan izan ezik, meteorologoek erabiltzen dute loratze frontea neurtu ahal izateko.

Uniformetasun genetikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prunus ×yedoensis hibridoaren uniformetasun genetikoari esker, barietate genetikoak ez du eraginik loratze datan, baizik eta egoera klimatikoak du batez ere[2]. Uniformetasun genetiko honen zergatikoa hibridoaren sorreran datza, espezie guztia zuhaitz hibridatu bakar batetik sortu baitzen XVIII. mende hasieran ugalketa begetatiboa erabiliz.

Azpi-espezieen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[3]Catalogue of Life-ren arabera:

  • sous-espèce Prunus ×yedoensis f. mishimazakura
  • sous-espèce Prunus ×yedoensis f. nudiflora
  • sous-espèce Prunus ×yedoensis f. shojo
  • sous-espèce Prunus ×yedoensis f. surugazakura
  • sous-espèce Prunus ×yedoensis f. taizanfukun
  • sous-espèce Prunus ×yedoensis var. angustipetala Chan S.Kim & M.H.Kim
  • sous-espèce Prunus ×yedoensis var. candida
  • sous-espèce Prunus ×yedoensis var. grandiflora
  • sous-espèce Prunus ×yedoensis var. manadzurulittorea
  • sous-espèce Prunus ×yedoensis var. nudiflora
  • sous-espèce Prunus ×yedoensis var. perpendens
  • sous-espèce Prunus ×yedoensis var. rubriflora
  • sous-espèce Prunus ×yedoensis var. surugazakura


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]