You'll Never Walk Alone

Wikipedia, Entziklopedia askea
You'll Never Walk Alone
Frank Sinatraren, Gerry and the Pacemakers (en) Itzuli, Barbra Streisanden, Susan Boyleren eta Fast Food Rockers (en) Itzuli musika-lana
Egilea(k)Frank Sinatra, Gerry and the Pacemakers (en) Itzuli, Barbra Streisand, Susan Boyle eta Fast Food Rockers (en) Itzuli
Argitaratze-data1945
IzenburuaYou'll always walk home
Ezaugarriak
Genero artistikoaherri-musika
Hizkuntzaingelesa
Ekoizpena
Ekoizleabaliorik ez
HitzakOscar Hammerstein II
Bestelako lanak
MusikagileaRichard Rodgers

Allmusic: mc0002396963 Edit the value on Wikidata
Shankly Ateak, Anfield futbol zelaia.

You'll Never Walk Alone (euskaraz Inoiz Ez Zara Bakarrik Ibiliko) 1945ean Carousel musika ikuskizunerako konposatu zen abesti bat da. Richard Rodgers musikariak doinua sortu eta Oscar Hammerstein konposatzaileak hitzak idatzi zituen. Ikuskizun edo musikal hau Broadwayko aretoetan estreinatu bezain laister arrakasta handia lortu zuen, ondorioz musikari eta abeslari ugarik honen bertsioa atera zuten, horien artean ezagunenak: Frank Sinatra, Elvis Presley edota Johnny Cash.

Ingalaterran 1960. urtean Gerry & The Pacemakers musika taldeak hitzak bere erara moldatu eta 1963ko urriaren 26rako herrialde hartako abesti sailkapeneko lehenbiziko postua bereganatu zuen. Garai hartan Liverpool FC futbol taldeko zaletuek abestia bere egin eta partidu bakoitzaren hasieran abesten hasi ziren, honela bada, talde honetako ereserki bilakatu eta izenburua berriz bere leloa izan zen. Gaur egun Celtic taldearen ereserkia ere bada.

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingelesez

When you walk through a storm,
hold your head up high,
and don't be afraid of the dark ;
at the end of the storm there is a golden sky
and the sweet silver song of the lark.

Walk on through the wind,
walk on through the rain,
tho' your dreams be tossed and blown.

Walk on, walk on with hope in your heart,
and you'll never walk alone,
you'll never walk alone.
Walk on, walk on with hope in your heart,
and you'll never walk alone,
you'll never walk alone.

Euskaraz

Ekaitzan barna oinez zoazenean,
burua tente matendu,
eta ez izan gauaren beldur;
ekaitzaren amaieran eguzkiaren argia topatuko duzu
eta hegatxabal baten abesti goxo eta zilarreztatua.

Jarraitu haizean barna,
jarraitu eurian barna,
nahiz eta zure ametsak puskatan apurtu.

Zoaz, zoaz zure bihotzean itxaropenaz,
eta inoiz ez zara bakarrik ibiliko,
inoiz ez zara bakarrik ibiliko.
Zoaz, zoaz zure bihotzean itxaropenaz,
eta inoiz ez zara bakarrik ibiliko,
inoiz ez zara bakarrik ibiliko.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]