Yserreko Frontea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Georges-Émile Lebacq margolariak egindako margolan bat Yserri buruz, 1917an

Yserreko Frontea ( frantsesez: Front de l'Yser , nederlanderaz: Front aan de IJzer ) Mendebaldeko Flandresko Frontea izenarekin ere ezagutua Lehen Mundu Gerrako Mendebaldeko Frontearen parte izan zen fronte txikiago bat izan zen, gehiena Belgikako tropen kontrolpean. Frontea Yserreko guduaren ondorioz sortu zen, 1914ko urrian. Gerraren amaierara arte frontea ez zen ia mugituko.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1914ko hasierako kanpainetan zehar, Belgikako armada Lieja, Namur eta Anberes hiri gotortuetatik kanporatua izan zen, alemaniar armadak moteltzea lortu izan arren. 1914ko urriaren hasieran alemaniarrengatik aske geratzen zen Belgikako zati bakarra Yser ibaiko mende-hegoaldean zegoen. Hainbat hilabetez erretiratzen egonda, Belgikako armada nekatuta eta txikituta zegoen. Urriaren 16atik 31ra belgikar armada alemaniar armaden aurrerapena gelditu behar izan zuen Yserreko guduan, non 3.500 hildako eta 15.000 zauritu jaso zituzten.[1] Yserreko gudua fronte hau ezarriko zuen, 1918ra arte mantenduko zena.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Flandriako gudu-zelaia 1914an

Yserreko Frontea 30 kilometro gutxi gora beherako luzera zeukan[2] eta Belgikako Ipar itsasotik edo Mantxako kanalatik Ieperlee ibaiarekin batera jaisten zen Pervijzera eta handik arku moduan Oudekapelle eta Reningera. Diksmuide alemaniar eskuetan erori zen Yserreko gudua baino egun batzuk lehenago.

Fronteak Belgikako ipar-mendebaldeko eskualde txiki bat babesten zuen, alemaniar eskuetan erori ez zen bakarra. Alberto I. erregeak, Belgikako Armadaren komandante nagusia, Veurnen kokatu zuen bere egoitza.[2] Belgikako gobernuak, Charles de Broqueville-en menpean, Sainte-Adressen ezarri zen, Le Havre Frantziar hiriaren suburbioetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. de Schaepdrijver, Sophie (2005-01-01) La Belgique et la Première Guerre mondiale Peter Lang B ISBN 9783035262506 . Noiz kontsultatua: 2019-07-26.
  2. a b Dumoulin, Michel, 1950- (2010) L'entrée dans le XXe siècle Le Cri ISBN 9782871065456 PMC 1074805002 . Noiz kontsultatua: 2019-07-26.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]