Yu Ming Is Ainm Dom

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yu Ming Is Ainm Dom
Jatorria
Argitaratze-data2003
Jatorrizko hizkuntzaIrlandako gaelera
mandarin estandarra
ingelesa
Jatorrizko herrialdeaIrlandako Errepublika
Ezaugarriak
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Daniel O'Hara (en) Itzuli
[[Kategoria:Daniel O'Hara (en) Itzuli zuzendutako film laburrak]]
Gidoigilea(k)Daniel O'Hara (en) Itzuli
[[Kategoria:Daniel O'Hara (en) Itzuli idatzitako film laburrak]]
Antzezlea(k)
Frank Kelly (en) Itzuli
Jenny O'Hara (en) Itzuli
[[Kategoria:Frank Kelly (en) Itzuli antzeztutako film laburrak]]
[[Kategoria:Jenny O'Hara (en) Itzuli antzeztutako film laburrak]]
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaDublin
IMDB: tt0410939 Edit the value on Wikidata

Yu Ming Is Ainm Dom (euskaraz: «Yu Ming dut izena») 2003. urtean eginiko film labur irlandarra da. Nagusiki, gaeleraz filmatua izan zen. Irlanda bisitatzen duen eta inork ulertzen ez dion, nahiz eta aurretik gaelera ikasi zuen, txinatar baten istorioa kontatzen du. Daniel O'Hara da istorio honen idazlea eta zuzendaria.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Txinan bizitzeaz asperturik, Yu Ming dendaria ausaz herrialde bat bisitatzea erabakitzen du eta Irlanda egokitzen zaio. Liburutegira joaten da eta atlas batean aurkitzen du gaelera dela Irlandako hizkuntza ofiziala. Orduan, Yuk gaelera ikasten du eta gaeleradun egiten da Irlandara abiatu baino lehen.

Dublinera heltzen da, non bertako biztanleek oso gaelera gutxi dakiten. Dublingo ostatu batean sartzen denean Yu Mingek "Ba mhaith liom leaba anseo" ("ohe bat nahi nuke hemen") dio. Ostatuko harreragile australiarrak uste du Yu Ming txineraz hizketan ari dela eta azaltzen dio ez duela ulertzen.

Yu Ming taberna batean sartzen da lan eske eta zerbitzariari "Táim ag lorg oibre" ("lan bila nabil") esaten dio, eta honek ez dio hitzik ulertzen. Tabernan dagoen agure gaeleradun batek Yu Ming entzuten du gaelera jariotsuan hitz egiten. Honek Yu Ming trago bat hartzera gonbidatzen du eta honi azaltzen dio zergatik ez dion inork ulertzen.

Azkenean, Yu Mingek taberna batetako zerbitzari bezala lan egitea lortzen du Connemara eremu gaeleradunean.

Aktoreen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zinema Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.