Yuli Tamir

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Yuli Tamir
Yuli Tamir2018.jpg
Representative of the Parliamentary Assembly of the Council of Europe Itzuli

2010-01-25 - 2011-01-24
Representative of the Parliamentary Assembly of the Council of Europe Itzuli

2009-06-22 - 2009-09-28
Minister of Science, Culture and Sport Itzuli

2006-11-05 - 2007-03-21
Ministry of Science, Technology and Space Itzuli

azaroa 2006 - martxoa 2007
Education Minister of Israel Itzuli

2006-05-04 - 2009-03-31
Knesseteko kide

2003-02-17 - 2010-04-13
Minister of Immigration and Absorption Itzuli

1999-08-05 - 2001-03-07
Bizitza
Jaiotza Tel Aviv1954ko otsailaren  26a (65 urte)
Herrialdea  Israel
Hezkuntza
Heziketa Oxfordeko Unibertsitatea
Jerusalemgo Unibertsitate Hebrearra
Hizkuntzak hebreera
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta pedagogoa
Lantokia(k) Jerusalem
Enplegatzailea(k) Harvard Unibertsitatea
Tel Aviv University Itzuli
Kidetza Europako Kontseiluko Legebiltzarra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Israelgo Alderdi Laborista

Yael "Yuli" Tamir (1954ko otsailaren 26an jaioa) akademiko eta politikari ohi israeldar bat da, zeina 2003 eta 2010 artean izan baitzen Knesset-eko kide Partidu Laboristarekin, eta Immigranteen Absortziorako ministroa eta Hezkuntza ministroa. 2010 ezkero Ingeniaritza eta Diseinuko Shenkar Unibertsitateko presidente da.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tel Aviv hirian jaioa (zenbaitek dio Ramat Gan hirian jaio zela, Tel Aviv-etik hurbil), soldadutza egin bitartean Tamirrek lan egin zuen Inteligentzia Militarreko Zuzendaritzako 848 unitatean, eta Yom Kippur gerran ofizial moduan aritu zen talde aitzindari batean, Sinain. Jerusalemgo Unibertsitate Hebreerean Biologian lizentziatu eta Zientzia Politikoetan masterra atera zuen. Oxford Unibertsitatean, berriz, Filosofia Politikoan doktoratu zen. 1989 eta 1999 artean Filosofia irakatsi zuen Tel Aviv Unibertsitatean, ikertzen zuen bitartean Shalom Hartman Institutuan, Jerusalemen, eta Princeton eta Harvard unibertsitateetan.

Tamir Peace Now mugimenduaren sortzailetako bat izan zen 1978an, eta 1980 eta 1985 artean Ratz ezkerreko partiduan aritu zen. 1998tik 1999ra Israelgo Eskubide Zibilen Elkarteko lehendakaria izan zen. 1995ean Partidu Laboristan sartu zen. Nahiz eta 1999ko hauteskundeetan Tamirrek lortu ez aulki bat Knesset-en, Ehud Barak orduko lehen ministroak izendatu zuen Immigranteen Absortziorako ministro. 2003ko hauteskundeetan Knesset-eko parlamentario hautatu zuten, eta lan egin zuen batzorde hauetan: finantzak, konstituzioa, legea eta ordena, input publikoa, kultura eta kirolak. Halaber, lan egin zuen gobernuaren ustelkeria aztertzen zuen ikerketa batzordean.

2006ko hauteskundeetan berriz hautatu zuten Knesset-erako, eta Hezkuntza ministro izendatu zuten Ehud Olmert-en Kadima koalizioko gobernuan, 2006tik 2009ra. Orobat, lan egin zuen jarduneko ministro gisa Zientzia, Kultura eta Kirol karteran, Ophir Pines-Paz ministroak dimititu ondoren, 2006ko azarotik 2007ko martxora. Bederatzigarren zihoala bere partiduaren zerrendan, eutsi egin zion aulkiari 2009ko hauteskundeetan. Dena dela, 2010ean dimisioa aurkeztu zuen, eta presidente bihurtu zen Ingeniaritza eta Diseinuko Shenkar Unibertsitatearena.

Tamir pertsona eztabaidatua izan da Israelen. Hezkuntza ministroa zela, onartu zuen historia testuliburu bat haur arabiarrentzat, non nabka deitzen zitzaion Israelen Independentzia gerrari, alegia, hondamendia. Hori zela-eta, oposizioko buruzagiek haren dimisioa eskatu zuten. Tamirrek, ordea, defendatu zuen beraren jarrera, “Arabiarren sentipenei ere ahotsa emateko modutzat”. 2008ko abuztuaren 11n zabaldu zen Tamirrek asmoa zuela Ze'ev Jabotinsky-ren lanak hezkuntza curriculumetik kentzeko, eta horrek sua piztu zuen eskuindarren artean. Tamirrek ukatu egin zuen halakorik.[2]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tamir, Yael (1993). Liberal Nationalism. Princeton, New Jersey: Princeton University Press. ISBN 0-691-00174-X. [3]
  • Tamir, Yael (1995). Democratic Education in a Multicultural State. Blackwell Publishers. ISBN 978-0631199250
  • Tamir, Yael (2019). Why Nationalism. Princeton, New Jersey: Princeton University Press. ISBN 9780691190105 [4]

Aldizkarietako artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tamir, Yael (July 1995). "Two Concepts of Multiculturalism". Journal of Philosophy of Education. Blackwell Publishing Ltd. 29 (2): 161–172. doi:10.1111/j.1467-9752.1995.tb00350.x.
  • Tamir, Yael (1991). "The Right to National Self-Determination". Social Research. The New School. 58 (3): 565–590. JSTOR 40970660.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   «Shenkar - Professor Tamir Yuli» www.shenkar.ac.il . Noiz kontsultatua: 2019-02-11 .
  2. (Ingelesez)  Zion Waldoks, Ehud, «Tamir: Jabotinsky nor removed from curriculum», The Jerusalem Post, . Noiz kontsultatua: 2008ko abuztuaren 21 .
  3. (Ingelesez)  Judt, Tony; Tamir, Yael (1994-06-23) ‘Liberal Nationalism’ ISSN 0028-7504 . Noiz kontsultatua: 2019-02-11 .
  4.   «'Financial Times': el independentismo catalán es saludable; el del Brexit, enfermizo» ElNacional.cat . Noiz kontsultatua: 2019-02-11 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Israel
Artikulu hau Israelgo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.