Yumbilla ur-jauzia
| Yumbilla ur-jauzia | |
|---|---|
| Mota | ur-jauzia |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 5°55′12″S 77°54′04″W / 5.9199°S 77.9012°W |
| Kokapena | Amazonas |
| Estatu burujabe | |
| Peruko eskualdea | [[Fitxategi:|22x20px|border |alt=|link=]] Amazonas |
Yumbilla ur-jauzia (gaztelaniaz: Catarata Yumbilla) Peruko oihanean aurkitzen den ur-jauzi bat da, World Waterfall Database webgunearen arabera munduko bosgarren ur-jauzi garaiena da[1], eta Peruko bigarren altuena Hiru ahizpen ur-jauzien atzetik.[1]
Kokapen geografikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Peruri dagokion Amazonas oihanaren barnean aurkitzen da, Pedro Ruiz hiritik 9 kilometro ipar-ekialdera.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Andeen mendilerroan sortzen da, San Francisco leizean itsas mailatik 2.723 metrotara. Jarraian dauden lau jauzik osatzen dute, guztira 895,4 metrotako altuera osatuz. Ur-jauzi horretako urak Utcumbamba ibaiaren erdiko arroan isurtzen dira.[2]
Historia eta turismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inguruko biztanleek betidanik ezagutu izan zituzten ur-jauziak, eta bertakoek kondaira eta mito ugari zituztenez ez zen handik kanpora ezagutzen[3]. 2007an Peruko Geografia Institutu Nazionalak altuera neurtu zuen eta munduko bosgarrena zela iragarri zutenean turisten interesa piztu zen.[4]
Inguruan dauden Gocta eta Chinata ur-jauziekin batera "Ur-jauzien ibilbidea" ezarri zen. Bertako biztanleak arduratzen dira turistentzako zerbitzuak emateaz. Gobernuak dena dela natura kontserbatzeko babes eremuak ezarri ditu ibilbidearen inguruan.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Yumbilla ur-jauzia.
- Yumbilla ur-jauzia.
- Yumbilla ur-jauziaren inguruko oihana
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 (Ingelesez) «Tallest and Largest Waterfalls at the World Waterfall Database» www.worldwaterfalldatabase.com (kontsulta data: 2024-08-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Meza, Jeimis Royler Yalta; López, Rolando Salas; Torres, Robert Jackson Pérez; Chacón, Samuel Abraham Quispe. (2014). «Análisis morfométrico de las microcuencas en el ámbito de las cataratas de Gocta, Chinata y Yumbilla-El Chido, región Amazonas» INDES Revista de Investigación para el Desarrollo Sustentable 2 (2): 60–69 Doi:10.25127/indes.201402.006. doi:. ISSN 2520-0119. (kontsulta data: 2024-08-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) RedacciónRPP. (2018-10-27). «La otra ruta | El guardián de las cataratas | RPP Noticias» rpp.pe (kontsulta data: 2024-08-30).
- ↑ www.wondermondo.com (kontsulta data: 2024-08-30).
