Edukira joan

Yumi Suzuki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yumi Suzuki
Bizitza
JaiotzaJaponia, 1956 (68/69 urte)
Herrialdea Japonia
Jarduerak
Jarduerakgiza eskubideen aldeko ekintzailea
Jasotako sariak

Yumi Suzuki (Japonia, 1956) giza eskubideen aldeko japoniar ekintzailea da, bere herrialdea nahitaezko antzutze legearen biktimei kalte-ordaina ematera behartu zuen auziagatik ezaguna.

Suzuki garun-paralisiarekin jaio zen. 1948 eta 1996 artean Japonian indarrean zegoen Eugenesiaren Babeserako Legearen ondorioz, 12 urterekin histerektomia egin zioten.[1] 2019an, Suzukik eta beste japoniar batzuek auzi bateratua aurkeztu zuten Estatuaren aurka, kalte fisiko eta emozionalen ordaina eskatuz.[2] Lehen auzialdian aldeko epaia eta ondorengo helegiteak jaso ondoren[3], 2024ko uztailean, Auzitegi Gorenak legea konstituzioaren aurkakotzat jo zuen, gobernua esterilizatutako pertsonei kalte-ordaina ematera behartuz (guztira 16.500 japoniar zirela kalkulatzen da).[4]

Yumi Suzukik adierazi zuen ez zuela auzia diruagatik aurkeztu, baizik eta Japonian gertatutakoa gogorarazteko eta desgaitasuna duten pertsonentzako tratu berdina eskatzeko.[5] Bere borrokagatik, BBCk 2024ko 100 emakume inspiratzaile eta eraginkorren serrendan sartu zuen.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) «BBC 100 Women 2024: Who is on the list this year?» BBC News 2024-12-03 (kontsulta data: 2025-10-30).
  2. (Ingelesez) Peckitt, Michael Gillan. «Kobe resident with cerebral palsy, Yumi Suzuki, files civil lawsuit over forced sterilization» Barrier Free Japan 2019-02-27 (kontsulta data: 2025-10-30).
  3. (Ingelesez) Yamamoto, Kosuke. «Japan gov't appeals high court decision awarding damages to forced sterilization victims» Mainichi Daily News 2023-04-05 (kontsulta data: 2025-10-30).
  4. (Frantsesez) «Au Japon, la Cour suprême juge inconstitutionnelle la loi ayant permis des stérilisations forcées» France 24 2024-07-03 (kontsulta data: 2025-10-30).
  5. (Ingelesez) Ng, Kelly; Nakayama, Chika. «Japan's top court says forced sterilisation unconstitutional» BBC 2024-07-03 (kontsulta data: 2025-10-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]