Yunus Emre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yunus Emre
Statue of Yunus Emre, Eskişehir 05 (cropped).jpg
Bizitza
Jaiotza Asia Minor (en) Itzuli, 1240 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea  Otomandar Inperioa
Heriotza Anatolia, 1321 (egutegi gregorianoa) (80/81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak turkiera
Jarduerak
Jarduerak poeta, idazlea, mistikoa eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Islama

Yunus Emre (Turkia, XIII. mendearen erdialdean - Turkia, 1321) turkiar olerkari eta mistikoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elezahar ugari sortu dira Yunusen bizitzaz, baina sufismoan eta filosofia mistikoan aditua zela esan daiteke ziur. 40 urtez haren irakasle Tapduk Emreren pausoak jarraitu zituen.

XIII. mendeko filosofo mistikoen jarraitzailea izan zen, Rumikena bereziki; dena dela, Rumik baino ospe handiagoa izan zuen herritarren artean eta hil ondoren santu gisa gurtu zuten. Jainkozko maitasunari eta gizonen patuari buruzko olerkiak idatzi zituen, oso sentikorrak eta ulerterrazak. Eragin handia izan zuen turkiar mistikoengan eta 1910etik aurrerako Turkiako olerkigintzaren pizkundeko olerkarien iturburua izan zen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]