Yusra al-Barbari
| Yusra al-Barbari | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Gaza, 1923ko apirilaren 15a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Gaza, 2009ko maiatzaren 13a (86 urte) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Schmidt's Girls College (en) Kairoko Unibertsitatea Artean graduatu |
| Hizkuntzak | arabiera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | irakaslea, aktibista, mahai-tenislaria eta politikaria |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Kidetza | General Union of Palestinian Women (en) |
Yusra Al Barbari (Gaza, Palestina, 1923ko apirilaren 15a - Gaza, 2009ko maiatzaren 13a) Palestinako Kontseilu Nazionaleko eta Palestina Askatzeko Erakundeko (OLP) kide izan zen baita irakasle eta ekintzailea ere.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Al Barbari Gaza hirian jaio zen 1923ko apirilaren 15ean.[1] Familia musulman batetik zetorren. Gurasoak Ibrahim Al Barbari, merkataria, eta Labiba Mahmud Halawah ziren, eta bi anai-arreba zituen.[1][2]
Al Barbari Jerusalemgo Schmidt's Girls College-n graduatu zen eta 1949an Fuad I Unibertsitatean (Kairoko Unibertsitatearen aitzindaria) historian lizentziatu zen. Bera izan zen unibertsitatean graduatu zen Gaza hiriko lehen emakumea.[3][4][5] Bigarren hezkuntzako eta unibertsitateko ikasketak egiten ari zela, Al Barbarik Palestinako agintari britainiarren aurkako manifestazioetan parte hartu zuen, Balfour Adierazpena baliogabetzea eta juduen immigrazioa bertan behera uztea babesten zuten agintarien aurka.[1]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Graduatu ondoren, Al Barbarik irakasle lanetan jardun zuen Gazan, Egiptoren administraziopean.[3] Gero, nesken eskoletan inspektore aritu zen, eta irakasle emakumezkoen prestakuntzarako hezkuntza programa bat ere garatu zuen. Programa hori oinarri hartuta sortu zuten Gazan Irakasleen Institutua.[1]Gazako Zerrendako Emakumeentzako Unibertsitate Irekiko presidente ere izan zen.
1950eko hamarkadan, Al Barbarik Israelen aurkako manifestazioetan parte hartzen jarraitu zuen.[1] 1963an, Haidar Abdel-Shafi eta Ibrahim Abu Sittarekin batera Nazio Batuak bisitatu zituen lehen ordezkaritza palestinarreko kide izan zen.[1] Al Barbari Jerusalemen antolatutako lehen Palestinako Kontseilu Nazionaleko kide hautatu zuten 1964ko maiatzean, eta orduan eratu zen PAE.[3] Urte horretan bertan, Gazako Emakumeen Batasunaren ezarpenean parte hartu zuen, eta bertako presidente bihurtu zen. Emakume Palestinarren Batasun Orokorrak 1965ean Jerusalemen ezarri zuen konferentzian parte hartu zuen Batasunak.[3] 1991n, Emakumeen Elkarte Boluntarioen Federazioko delegazioetako kide izan zen.[6]
1973an, Al Barbari Gazako Ilargi Erdi Gorriaren Elkarteko idazkari exekutibo aukeratu zuten, eta, ostean, haren zuzendaritza batzordeko kide izan zen.[3] Halaber, Gazako Zerrendan Beteranoen Elkarteko eta Minusbaliatuentzako Elkarteko kide izan zen.[1]
1970eko hamarkadako bere jarduera politikoa zela-eta Israelek herrialdean sartzea debekatu egin zion.[5] 1977ko irailean agiri baten sinatzaileen artean egon zen bera, PAEren agintaritzapean Estatu palestinar bat sortzea eskatzen zuena.
Arabieraz, ingelesez eta frantsesez hitz egiten zuen Al Barbarik, jariotasunez.[1]
Aintzatespenak
2009ko maiatzaren 13an, Gaza hirian hil zen 2009ko maiatzaren 13an, eta Gaza hiriko Martirien Hilerrian lurperatu zuten.[1] 2009ko maiatzaren 21ean, Emakume Palestinarren Batasun Orokorrak Jerusalemgo Izar Domina eman zion hil ostean.[1]
Legatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Al Barbari beste lau emakume palestinarrekin batera agertu zen Norma Marcosek zuzendutako L'espoir voilé izeneko 1991ko dokumentalean.[4]
Malak Mattar artista palestinarrak 2023an Londresko Garden Court Chambersen egindako sei hilabeteko bakarkako erakusketako margolanetako bat izan zen Al Barbariren erretratua.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 «Feminist Figures. Yusra Al Barbari» Interactive Encyclopedia of the Palestine Question.
- ↑ (Ingelesez) Al-Taweel, Hekmat. (2023-06-05). Come My Children. University of Alberta ISBN 978-1-77212-676-1. (kontsulta data: 2024-12-02).
- 1 2 3 4 5 Al Barbari, Yusra (1923-2009). Passia.[Betiko hautsitako esteka]
- 1 2 «L'espoir voilé» palestine-fce.ch 2019-11-05.
- 1 2 3 Matt A. Hanson. (2023-10-02). Art Against Occupation. .
- ↑ «Question of Palestine. Letter from CEIRPP Chairman/Report» un.org.