Yuval Noah Harari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Yuval Noah Harari
Yuval Noah Harari cropped.jpg
Bizitza
Izen osoa יובל נח הררי
Jaiotza Kiryat Ata Itzuli1976ko otsailaren 24a (43 urte)
Herrialdea  Israel
Bizilekua Mesilat Zion Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Jesus College Itzuli Ph.D.
Jerusalemgo Unibertsitate Hebrearra
Hezkuntza-maila doktoretza
Hizkuntzak hebreera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak historialaria, mediebalista, idazlea, historialari militarra eta filosofoa
Lantokia(k) Jerusalem
Enplegatzailea(k) Jerusalemgo Unibertsitate Hebrearra
Lan nabarmenak Sapiens: A Brief History of Humankind Itzuli
Homo Deus: A Brief History of Tomorrow Itzuli
21 Lessons for the 21st Century Itzuli
Kidetza Young Academy of Sciences of Israel Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
www.ynharari.com
Yuval Noah Harari signature.svg

Yuval Noah Harari (hebreeraz: יובל נח הררי‎; Kiryat Ata, Israel, 1976ko otsailaren 24a) israeldar historialaria da, Jerusalemgo Unibertsitate Hebrearreko Historia Saileko irakaslea. [1] Bere azken liburuak bestseller handiak izan dira: Sapiens: A Brief History of Humankind (Sapiens: Gizateriaren historia laburra) (2014), Homo Deus: A Brief History of Tomorrow (Homo Deus: Etorkizunaren historia laburra) (2016) [2] eta 21 Lessons for the 21st Century (21 ikasgai XXI. menderako) (2018). Bere idatzietan aztertzen ditu borondatea, kontzientzia eta inteligentzia.

Harariren hasierako idatzietan egilea zentratzen da “iraultza kognitiboan”, zeina gertatu baitzen orain 50.000 bat urte, Homo sapiens delakoak ordezkatu zituenean Neanderthalgo gizakiak, garatu zituenean hizkuntza trebetasunak eta gizarte egituratuak, nekazaritzaren iraultzak lagunduta eta orain dela gutxi zientziak eta arrazionalismoak bizkortua. Horren ondorioz, gizakiak iritsi dira Ingurumena ia menderatzera.

Bere azken liburuetan ohartarazten digu bioteknologia eta informatika uztarketak zelako aldaketak eragingo dituen gure organismoetan. Esan berri du “Homo sapiens gaur egun ezagutzen dugun bezala, desagertu egingo da mende batean-edo”. [3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harari 1976an jaio zen Kiryat Ata herrian, Israelen, eta hazi zen Haifa hirian, Israelen, familia judu laiko batean, [4] libanotar eta Ekialdeko europar errokoa. 2002an ezagutu zuen Itzik Yahav bere senarra, zeina, aldi berean Harariren kudeatzaile pertsonala baita. Kanadan ezkondu ziren, Toronton, zeremonia pribatu batean. Moshav batean bizi dira (komunitate bat nekazaritza-kooperatiba gisa antolatua, etxalde banakoek osatua), Mesilat Zion izenekoa, Jerusalemetik gertu. [5]

Hararik dio Vipassana meditazioak, zeina probatu zuen lehenbizikoz 2000. urtean Oxforden zegoela, “aldatu egin du nire bizitza”. Egunero bi ordu eskaintzen dizkio meditazioari (lanean hasi aurretik, eta bukatu ondoren), urtero erretiratu egiten da 30 egunez leku bakarti batera, isilean eta liburu edo sare sozialik gabe, eta meditaziorako irakasle laguntzailea da. Homo Deus liburua eskaini zion “S.N. Goenka nire irakasleari, zeinak maitekiro irakatsi zizkidan gauza inportanteak”, eta adierazi zuen ezin izango zuela liburu hori idatzi, “Vipassana hamabost urtez praktikatzeak eman didan fokua, bakea eta zorroztasuna barik”. Halaber, jotzen du meditazioa ikertzeko beste modu bat bezala.

Harari beganoa da, alegia, erabateko barazkijalea, bere ikerketaren ondorioz, berak dioen moduan. 2017a ezkero, ez dauka mugikorrik.

Karrera akademikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jerusalemgo Unibertsitate Hebrearrean hasi zenean, 1993tik 1998ra bitartean, Harari espezializatu zen Erdi Aroko historian eta Historia militarrean. 2002an doktoratu zen, Oxford Unibertsitatean, Steven J. Gunn irakaslearen tutoretzapean. 2003tik 2005era historian egin zituen doktoretza ondorengo ikasketak.

Liburu eta artikulu ugari argitaratu ditu. Gaur egun espezializatu da munduko historian eta prozesu makro-historiekoetan.

Sapiens: A Brief History of Humankind (Sapiens: Gizateriaren historia laburra) liburua hebreeraz argitaratu zen 2011n, eta hiru urte geroago ingelesez. Harrezkero 30 hizkuntzatara itzuli da. [6]Liburuak aztertzen du gizateriaren historia, Harri Aroan hasi Homo sapiensaren bilakaerarekin, XXI. mendeko iraultza politiko eta teknologikoetara. Liburuak ospe handia eman zion bai Israelen, eta baita munduan ere.

Sariak eta onespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Polonsky saria birritan (2009 eta 2012), sormenagatik eta originaltasunagatik.
  • Moncado saria 2011n, Society for Military History elkarteak emana, historia militarraz idatzitako artikuluengatik.
  • Israelgo Zientzia eta Humanitateen Akademiako kide izendatu zuten.

Iritziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hararik interesa du aztertzeko Homo sapiens zelan iritsi den gaur egungo egoerara, eta zein den haren etorkizuna. Haren ikerketa zentratzen da galdera makro-historikoetan, hala nola: zer harremana dute historiak eta biologiak? Zein da funtsezko aldea Homo sapiens eta beste animalien artean? Bada justiziarik historian? Historiak badu noranzkorik? Jendea zoriontsuagoa da historia garatu ahala?

Harariren ustean, kontentagaiztasuna oso errotuta dago gizaterian, eta lotuta dago eboluzioarekin. [7]

2017ko artikulu batean Hararik argudiatu zuen aurrerapen teknologikoaren eta adimen artifizialaren etengabeko aurrerapenen ondorioz, “2050erako jende-klase berria ager liteke: garrantzigabeak. Langabeak ez ezik, gai izango ez direnak ordainpeko lan bat egiteko”. [8] Haren iritziz, datozen hamarraldietan desafio handia izango da gizateriarentzat zelan kudeatzen den klase sozial berri hau ekonomian, gizartean eta politikan.

Hararik idatzi du animalien egoera zailaz, bereziki nekazari-iraultza ezkero hezitako animaliena, eta beganoa da, alegia, erabateko barazkijalea. 2015ean artikulu bat idatzi zuen The Guardian egunkarian, “Nekazaritza industriala da historiako krimenik latzenetakoa”, eta bertan adierazi zuen “etxalde industrialetan hazitako animalien patua (…) da gure garaiko arazo etiko larrienetako bat”. [9]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Ingelesez) 21 Lessons for the 21st Century (London: Jonathan Cape, 2018), ISBN 1787330672
  • (Ingelesez) Homo Deus: A Brief History of Tomorrow (2016), ISBN 978-1910701881
  • Sapiens. Gizadiaren historia labur bat. Itzultzaileak Xabier Kintana eta Andoni Sagarna[10]. Elkar. 2019.
  • (Ingelesez) Sapiens: A Brief History of Humankind (London: Harvill Secker, 2014) ISBN 978-006-231-609-7.
  • (Ingelesez) The Ultimate Experience: Battlefield Revelations and the Making of Modern War Culture, 1450–2000 (Houndmills: Palgrave-Macmillan, 2008),[11] ISBN 978-023-058-388-7
  • (Ingelesez) Special Operations in the Age of Chivalry, 1100–1550 (Woodbridge: Boydell & Brewer, 2007), ISBN 978-184-383-292-8
  • (Ingelesez) Renaissance Military Memoirs: War, History and Identity, 1450–1600 (Woodbridge: Boydell & Brewer, 2004), ISBN 978-184-383-064-1

Artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Ingelesez) "The Military Role of the Frankish Turcopoles – a Reassessment", Mediterranean Historical Review 12 (1) (1997ko ekaina), pp.  75–116.
  • (Ingelesez) "Inter-Frontal Cooperation in the Fourteenth Century and Edward III’s 1346 Campaign", War in History 6 (4) (1999ko iraila), pp. 379–395
  • (Ingelesez) "Strategy and Supply in Fourteenth-Century Western European Invasion Campaigns", The Journal of Military History 64 (2) (2000ko apirila), pp. 297–334.
  • (Ingelesez) "Eyewitnessing in Accounts of the First Crusade: The Gesta Francorum and Other Contemporary Narratives", Crusades 3 (2004ko abuztua), pp. 77–99
  • (Ingelesez) "Martial Illusions: War and Disillusionment in Twentieth-Century and Renaissance Military Memoirs", The Journal of Military History 69 (1) (2005ko urtarrila), pp. 43–72
  • (Ingelesez) "Military Memoirs: A Historical Overview of the Genre from the Middle Ages to the Late Modern Era", War in History 14:3 (2007), pp. 289–309
  • (Ingelesez) "The Concept of ‘Decisive Battles’ in World History", The Journal of World History 18 (3) (2007), 251–266
  • (Ingelesez) "Knowledge, Power and the Medieval Soldier, 1096–1550", in In Laudem Hierosolymitani: Studies in Crusades and Medieval Culture in Honour of Benjamin Z. Kedar, ed. Iris Shagrir, Ronnie Ellenblum and Jonathan Riley-Smith, (Ashgate, 2007)
  • (Ingelesez) "Combat Flow: Military, Political and Ethical Dimensions of Subjective Well-Being in War", Review of General Psychology (2008ko iraila)[11]
  • (Ingelesez) Introduction to Peter Singer's Animal Liberation (book)|Animal Liberation, The Bodley Head, 2015.
  • (Ingelesez) "Yuval Noah Harari on big data, Google and the end of free will", Financial Times (2016ko abuztua).
  • (Ingelesez) "Why It’s No Longer Possible for Any Country to Win a War", Time (2017ko ekainaren 23a).
  • (Ingelesez) "Why Technology Favors Tyranny", The Atlantic (2018ko urria).

Euskarara ekarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko maiatzaren 22an Elkar argitaletxeak aurkeztu zuen Sapiens: Gizadiaren historia labur bat, Xabier Kintana eta Andoni Sagarna euskaltzainek euskaratua.[12]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Yuval Harari site, Jerusalemgo Unibertsitate Hebrearraren gunean
  2. «Homo Deus eta etorkizunaren iragarpenak» El Correo 2017-09-01 . Noiz kontsultatua: 2018-10-07.
  3. (Ingelesez) Anthony, Andrew (2017-03-19) «Yuval Noah Harari: ‘Homo sapiens as we know them will disappear in a century or so’» the Guardian . Noiz kontsultatua: 2018-10-07.
  4. (Frantsesez) «Les prédictions de Yuval Noah Harrari | L'Arche» larchemag.fr . Noiz kontsultatua: 2018-10-07.
  5. (Ingelesez) «Yuval Noah Harari» Financial Times 2014-09-05 . Noiz kontsultatua: 2018-10-07.
  6. (Ingelesez) Payne, Tom (2014-09-26) Sapiens: a Brief History of Humankind by Yuval Noah Harari, review: 'urgent questions' ISSN 0307-1235 . Noiz kontsultatua: 2018-10-07.
  7. (Ingelesez) Payne, Tom (2014-09-26) Sapiens: a Brief History of Humankind by Yuval Noah Harari, review: 'urgent questions' ISSN 0307-1235 . Noiz kontsultatua: 2018-10-07.
  8. (Ingelesez) Harari, Yuval Noah (2017-05-08) «The meaning of life in a world without work» the Guardian . Noiz kontsultatua: 2018-10-07.
  9. (Ingelesez) Harari, Yuval Noah (2015-09-25) «Industrial farming is one of the worst crimes in history» the Guardian . Noiz kontsultatua: 2018-10-07.
  10. Berria.eus «Gizateriaren urratsen atzetik» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-05-23.
  11. a b .
  12. (Ingelesez) Berria.eus «Gizateriaren urratsen atzetik» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-05-23.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]