Yves Béhar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yves Béhar
Yves Béhar OLPC ordenagailuaren aurkezpenean.
Bizitza
JaiotzaLausana1967ko maiatzaren 9a (56 urte) (56/57 urte)
Herrialdea Suitza
Hezkuntza
HeziketaArt Center College of Design (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaZientziatan graduatua
Jarduerak
Jarduerakdiseinatzailea, ekintzailea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Jawbone (en) Itzuli
California College of the Arts (en) Itzuli

TED: yves_behar Edit the value on Wikidata

Yves Béhar (Lausanne, 1967ko maiatzaren 9a) diseinatzaile eta enpresaburu suitzarra da. Industria-diseinura bideratutako Fuseproject enpresako fundatzaile eta diseinatzaile nagusienetarikoa izateaz gain, teknologia-kontsumora zuzenduta dagoen Jawbone konpainiako sortze-taldeko burua ere bada.

Béharren diseinu-prozesua jasangarritasuna eta gizarte-onurak uztartu izanagatik bereizten da batik bat. 2011. urtean Conde Nast Innovation eta Design Awards sariek urteko diseinatzaile izendatu zuten. Mundu osoan ezagunak diren marka ezberdinetarako aritu da lanean, besteak beste MINI, Herman Miller edota General Electric.

Lehen urteak eta karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa eta Ameriketako Estatu Batuetan zehar egin zituen ikasketak, industria-diseinu arlora eta marrazketara zuzendutakoak batik bat. Kalifornian esaterako, Art Center College of Design zentroan aritu zen ikasten, eta bertan lizentziatu zen.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fuseproject fundatu aurretik, Béhar Silicon Valley-ko bulegoetan diseinu-arloko liderra izan zen. Bertan, produktu berrien identitateen garapenean aritu zen lanean hainbat enpresa garrantzitsurentzat: Apple, Hewlett Packard edota Silicon Graphics.

1999. urtean, San Frantzisko eta New York hirietako industria-diseinuan oinarrituriko Fuseproject marka fundatu zuen. Azken honetan, Béhar hainbat sektore industrial uztartzen dituen produktu ezberdinen kudeaketaz arduratzen da. Hauetako asko mundu osoan ezagunak diren enpresei zuzenduta daude, Herman Miller, PUMA, Jawbow, Swarovski edo Samsung esaterako.

2006. urtetik aurrera “Ume bakoitzagatik ordenagailu bat” (ingelesez: One Laptop Per Child, OLPC) proiektuan aritu da lanean, eta gaur egun bertako industria-diseinuko burua da. Lankidetza honek hainbat ordenagailu eramangarriren prototipoei eman die paso, OLPC XO eta OLPC XO-3 hurrenez hurren.

Bestalde, 2005. urtetik gaur egunera arte Kaliforniako arte fakultateko industria-diseinu departamentuko presidentea da.

Diseinu-arloko enpresak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Béhar “Cradle to Cradle” produktu eta berrikuntza institutuko fundatzaileetariko bat da. Horrez gain, Jawbone konpainian sortze-departamentuko zuzendaria ere bada. Bertan, dozena bat produktu diseinatu ditu: bluetooth konexioz dabiltzan JAMBOX-a eta BIG JAMBOX haririk gabeko bozgorailuak, edota UP eskumuturrekoa, erabiltzailearen osasunaren segimenduaz arduratzen den tresna. Bestalde, OLPC enpresako industria-diseinu sektoreko zuzendaria eta ehungintzan aritzen den PACT konpainiako kideetako bat ere bada.

Peel enpresarekin, telefono mugikorrak telebistako aginte gisa erabiltzeko gaitzen dituen software eta hardwarearen sortzaileekin ere lankidetzan aritu da. Horiez gain, beste enpresa askorekin kolaborazio ezberdinak ere egin ditu: Mint Cleaner, Fanhattan, Mission Motors , Ywater eta Herman Miller esaterako.

2012ko ekainean, Béhar, Ouya bideo-joko enpresarekin elkarlanean aritu zen bideo-joko plataforma ireki bat sortzeko asmoz. Horrela, Kickstarterren zabaldutako ekimen honek 8 milioi dolar eta 63.000 babesle bildu zituen.

Urte horretan, Soda Stream International enpresak ere Béharrekin lan egiteko gogoa azaldu zuen. Era honetan, enpresak proiektu berri bat sortzeko asmoa izan zuen, ingurumenarekin jasangarria izango zen etxerako edari-makina berri bat diseinatzea zehazki.

Gizabidezko lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

OLPC ordenagailua.

Yves Béhar jasangarritasunaren aldeko defendatzailetzat hartzen da. Béharren iritziz, diseinatzaile baten papera komertzialki bideragarriak diren eta gizarteari onura ekar dakioken produktuak sortzea da.

Bezeroarekin kolaborazioan aritzen da lanean, produktu jasangarri berriak diseinatu eta inplementatzeko. “Ume bakoitzagatik ordenagailu bat“ programako (OLPC) industria-diseinu buru bezala, baliabide ekonomikorik ez dituzten ikasleentzat konputagailu eramangarri bat diseinatu zuen. Bestalde, 2008. urtean Béhar-ek NYC Condom enpresako logotipoa birdiseinatu zuen. Horrez gain, New York hiriko osasun-departamenturako kondoi-makina berriak diseinatu zituen, HIESa eta nerabezaroko haurdunaldiak gutxitzeko asmoz.

Béharrek “Ongi ikusi, hobeto ikasi” (gaztelaniaz: Ver bien para aprender mejor) iniziatibarako betaurreko batzuk egin zituen. 2010. urtetik gaur egunera arte martxan dagoen programa honen helburua premian dauden Mexikoko ikasleei betaurreko pertsonalizatuak eskaintzea da. 2011. urtean, San Frantziskoko Tipping Point organizazio filantropikoa Béharrekin elkartu zen “Ongi ikusi, hobeto ikasi” programaren bitartez. Era honetan, bertan bizi ziren hainbat ikasleei betaurrekoak emateko asmoz.

Sariak eta esker onak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Frantziskoko arte modernoko museoan parte hartzea (2004. urtean).
  • Lausanneko arte eta diseinu garaikideko museoan parte hartzea (2004. urtean).
  • IDEA 2010 sarietan 1. postuan klasifikatua, 14 sarirekin.
  • Treehuggerren arkitektura ekologikoko sariak.
  • TIME aldizkariko "Top 25 Visionaries” zerrendan dago.
  • “Design of the year” saria jaso zuen Londresko diseinu-museoaren eskutik (2008. urtean).
  • INDEX saria jaso zuen “Ongi ikusi, hobeto ikasi” eta OLPC proiektuengatik.
  • Diseinu-arloan AEBetako sari nazionala eskuratu zuen New Yorkeko Cooper- Hewitt diseinu-museo nazionalaren eskutik.
  • Fast Company aldizkariak diseinatzaile hoberena izendatu zuen (2007.urtean).