Yves Boisset
| Yves Boisset | |
|---|---|
(2010) | |
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Yves Félix Claude Boisset |
| Jaiotza | Parisko 5. barrutia, 1939ko martxoaren 14a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Levallois-Perret, 2025eko martxoaren 31 (86 urte) |
| Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Institut des hautes études cinématographiques (en) Lycée Voltaire (en) |
| Hizkuntzak | frantsesa ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, aktorea eta zinema gidoilaria |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Jasotako sariak | ikusi
|
Yves Félix Claude Boisset (Paris, 1939ko martxoaren 14a – Levallois-Perret, 2025eko martxoaren 31) frantziar zinema zuzendari eta gidoilaria izan zen.
Parisen jaio zen eta Zinematografiako Goi Ikasketen Institutuan ikasi zuen.
Robert Hossein, Yves Ciampi, Jean-Pierre Melville eta René Clément zuzendari-laguntzaile gisa hasi zuen bere ibilbide. Gero film laburrak zuzentzen hasi zen eta 1960ko hamarkadaren amaieran film luzeekin hasi zen.
Bere filmetako gidoi askoren egilea ere izan zen. Akziozko eta abenturazko film frenetikoak eta thriller politiko eta sozialak zuzendu zituen. 1972an L'Attentat filmak Moskuko Nazioarteko Zinemaldiko zilarrezko saria irabazi zuen.
Ezkerreko ideiengatik nabarmendu zen. Arnold Schwarzeneggerren aurkako salaketa bat irabazi zuen plagioagatik. 2011n La Vie est un choix autobiografia argitaratu zuen.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1968 : Coplan sauve sa peau
- 1970 : Cran d'arrêt
- 1970 : Un condé
- 1971 : Le Saut de l'ange
- 1972 : L'Attentat
- 1973 : R.A.S.
- 1975 : Folle à tuer
- 1975 : Dupont Lajoie
- 1977 : Le Juge Fayard dit « le Shériff »
- 1977 : Un taxi mauve
- 1978 : La Clé sur la porte
- 1980 : La Femme flic
- 1981 : Allons z'enfants
- 1982 : Espion, lève-toi
- 1983 : Le Prix du danger
- 1984 : Canicule
- 1986 : Bleu comme l'enfer
- 1988 : La Travestie
- 1989 : Radio Corbeau
- 1991 : La Tribu