Zaldibi-Aralar Pottoka Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
ZAPE» orritik birbideratua)
ZAPEko kideak beraien pottokekin

Zaldibi-Aralar Pottoka Elkartea (ZAPE) Zaldibian (Gipuzkoa) kokaturiko elkarte baten izena da.

Elkartearen helburua joan den mendearen bigarren hamarkadan Aralarreko mendi multzotik desagertutako pottoka zaldi arraza bertan berreskuratzea da.

Elkartearen historia eta egitasmoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkarteak egindako inbertsiorik garrantzitsuena hasiera batean egin zuen; jatorrizko pottoken aztarnen bila Euskal Herri osoan zehar ibiliz. Berreskurapen plana osatzeko informazio bila alde batetik, eta behor hoberenak bilatu eta erosteko beste aldetik. Zaldien kasuan, ahalegin berezia eginez, zeren eta semental onek, azken finean, arrazaren nondik-norakoan eta garapenean garrantzi handia baitute.

Z.A.P.E. elkarteko kideek ez dute etekin pertsonalik bilatzen. Jatorrizko euskal pottokaren berreskurapen eta sustapenean bakarrik dihardu.

Elkarteko kideentzat Euskal Herriko ondare historiko-kultural naiz biologikoa da pottoka. Zaldibia herriarekin gainera historikoki lotuta, herriko armarrian zein izenean zaldia agertzen baita, eta pottoka da, azken finean, Euskal Herriko jatorrizko zaldi arraza. Beraz, elkarteak lortzen dituen irabaziak dirulaguntzen bidez, sarien bidez edo pottoken salmenten bidez, berriro ere elkartean inbertitzen dira osorik,elkarteko egitasmoak aurrera ateratzeko. Kideek ez dute beraz inolako irabazi pertsonalik izaten.

ZAPE elkartearen pottokak eta pottoken gunea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pottoka gunearen kokapena

Elkarteak, Zaldibiako udaletxeak eskainitako herri mendi batean, Artxal Pottoka Gunea ezarri du. Bertako helburua jendeari galtzeko arriskuan dagoen euskal arraza hau gerturatzea da, eta bide batez pottoken ezaugarri nagusiak ezagutaraztea. Beraz, Bidarraiko Pottoka Etxearen antzeko helburuak dauzkate.

Auza Gazteluko larretan erdi basati dabiltzan pottokak, denboraldi bat ematen dute bertan.

Pottoka gunea Aralarko Parke Naturalaren barnean kokaturik dago.

ZAPEko pottoken salmenta eta zesioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Elkarteko pottoken kopurua ugaritzen den heinean, ZAPE-K hainabat abere salgai jartzen du.
  • Bestalde, zaldi gazteak urte bat edo birako debalde uzten ditu semental gisa.
  • Elkarteak trebatu edo zelatutako zaldiak eskaintzen ditu ere.

Begira ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]