Edukira joan

Z belaunaldiko protestak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Z belaunaldiko protestak
Motaprotesta
matxinada
iraultza
Denbora-tarte2020(e)ko hamarkada - 
Kokalekuinternationality (en) Itzuli
Osatuta
Laranjaz protestak dituzten herrialdeak. Gorriz, protesten ondorioz boteretik kendutako gobernuak dituzten herrialdeak.

Z belaunaldiko protestak 2020. urtetan eman ziren. Asian hasi eta munduko hainbat herrialdetara zabaldu ziren manifestazio eta matxinada zibilen multzoa ziren. Gehienak Z belaunaldiko gazteek (1990eko hamarkadaren erdian edo 2000. urtean hasita 2010eko hamarkada arte jaiotako pertsonak) ziren protegonistak. Gazteek, orokorrean, aukerarik ezaren, ekonomia-krisi ekonomikoen, ustelkeriaren, desberdintasunaren, bizi-mailaren narriaduraren eta jatorrizko herrialdeetan nagusi diren sistema politikoen aurka protestatzen zuten.[1]

Sare sozialen bidezko koordinazioa eta aktibismoa nagusitu ziren. Protesta batzuen ondorioz, gobernu nazionalak boteretik kendu zituzten. Herrialde desberdinetan eman dira protesta hauek: Indonesian, Nepalen, Filipinetan, Marokon, Perun, Madagaskarren, Paraguain...

Agintariei egotzitako ustelkeria eta nepotismoa salatzeko, Asia hegoaldean protesta masiboak egin dira azken urteetan, handiena agian Nepalen. Altxamendu bakoitzak bere berezitasunak ditu, baina badituzte ezaugarri komunak ere.[2]

Manifestazioek hainbat arrazoi izan dituzte; herrialdearen arabera aldatzen dira. Protestak, oro har, ezinegon orokorraren ondorioz sortu ziren.[3]

«Protesten kausa nagusia bera izan da kasu guztietan: desesperazio ekonomikoa. Herrialde horietako Z belaunaldiak txikitatik ikusi ditu agintean politikari ustelak eta haien familiak boterea eta aberastasuna inpunitate osoz monopolizatzen», adierazi zuen Rumela Sen Columbiako Unibertsitateko irakasleak; Asia hegoaldeko auzien ikerlaria.[4]

Herrialdez herrialde

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indonesian, biztanleriak urteak daramatza bizitzaren kostuaren igoerari, desberdintasunari, pobreziari eta soldata baxuei aurre egiten. Indonesiarrek gero eta gehiago uste dute polizia eta gobernua ustelak direla. Indonesiako krisi sozial eta ekonomikoaren biktima nagusiak gazteak dira, gazteen % 16ko langabezia jasaten baitute. Abuztuaren 25ean, Jakarta hiriburuan lehen manifestazioak hasi ziren, hasiera batean baketsuak, diputatuen soldata igoera bertan behera uzteko eta herrialdean herritarren bizi kalitatea hobetzeko aldaketa sakonak eskatzeko. Gobernuak protestei erantzun zien polizia-indarrekin, protestei eusteko.

Abuztuaren 28an, protestak bortitzak izan ziren polizia-ibilgailu batek Affan Kurniawan 21 urteko mototaxi-gidaria harrapatu eta hil zuenean. Lekukoen arabera, Kurniawan lanean ari zen istiluen erdian harrapatuta geratu zenean, eta Polizia Nazionalaren ibilgailu blindatu batek harrapatu zuen.Jasotako testigantzen arabera, ibilgailua ez zen gelditu kolpearen ondoren, eta gaztearen gainetik igaro zen. Gertakaria sare sozialetan zabaldu zen eta manifestarien haserrea eragin zuen.[5]

Abuztuaren 30erako, hiru manifestari hil ziren Makassarreko Parlamentuko sutean harrapatuta; sutea manifestariek eragin zuten. Jakartan, manifestariek poliziaren zenbait ibilgailu erre zituzten eta bost polizia-etxe eraso zituzten. Mendebaldeko Javako Bandung hiriko manifestariek eskualdeko parlamentua erre zuten ere bai, baina ez ziren biktimarik izan. Surabayan, Indonesiako bigarren hiririk handienean, manifestariek eskualdeko poliziaren egoitza hartu zuten, hesiak suntsitu eta ibilgailuak erre ondoren. Segurtasun indarrek gas negar-eragileak jaurti eta ur-kanoiak erabili zituzten; manifestariek su artifizialekin eta egurrezko garroteekin erantzun zuten.[6][7]

Sakontzeko, irakurri: «2025eko protestak Nepalen»

Protestak Nepalen irailaren 8an hasi ziren. Nepalen eskala handiko manifestazioak egin ziren, batez ere ikasleek eta gazteek antolatuak, Z belaunaldiko protestak bezala ezagutzen direnak. Agintariei ustelkeria egozten zieten manifestariek. Besteak beste, parlamentuaren egoitza hartu zuten.[4] Protestetan gutxienez 22 pertsona hil ziren, eta 347 zaurituak. Lekukoek azpimarratu zuten polizia-agenteek tiro ere egin zietela manifestariei. Protestek aurrean eraman zuten, ordea, eta Khadga Prasad Oli lehen ministroak, gobernuko beste ministro askorekin batera, dimisioa eman eta herrialdetik ihes egin zuen.[8]

Filipinetetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima-aldaketak eta ustelkeria instituzionalizatuak krisi bat eragin zuten. Uholde suntsitzaileek kontrol-lanetarako milaka milioi peso desbideratzea utzi zuten agerian. Kasu askotan, ez ziren inoiz eraiki, kalitate txarreko materialak erabili ziren edo iruzurrezko konponketen etengabeko bolada bihurtu ziren.

Bestalde, sare sozialak salaketa-agertoki bihurtu ziren, funtzionario ustelen seme-alaben luxu nabarmena erakutsi baitzuten kaltetutako komunitateen miseriaren parean.[9] Eskandaluaren aurrean, Ferdinand Marcos Jr. presidenteak obrak ikertzeko agindua eman zuen, bi urtean 1.700 milioi euro baino gehiagoko galerak eragin baitzituzten. Bitartean, Senatua eta erakunde independente bat Herri Lan Sailaren kontratuak berrikusten ari ziren, goi-funtzionarioen aurkako ustelkeria salaketa berrien erdian.[10]

Irailaren 11n, milaka ikasle filipinar kalera atera ziren gobernuaren ustelkeriaren aurka protesta egiteko; berriki Nepalen eta Indonesian gertatutakoak bezalako indarkeria-gertakariak saihesteko polizia-hedapen handi bat zabaldu zen. Mobilizazio horietan, Poliziarekin istiluak izan ziren, eta berrehun pertsonatik gora atxilotu zituzten.[11]

Protestak Cusco hirian, Perun.

2025eko irailaren 20an, Peruko kongresuak Pentsioen Sistema Pribatuko afiliatuentzako ezohiko erretiro-legea onartu zuen. Lege horrek, beste gauza batzuen artean, pentsio aurreraturako adina 55 urtera arte handitzen du, 18 urtetik gorako pertsona oro aseguru-etxeren batean afiliatzera behartzen du, eta sektore pribatuaren parte-hartzea irekitzen du pentsio-sisteman.[12]

Berehala, langileen gremioek, gazte-erakundeek eta kolektiboek dei egin zieten herritarrei lege-proiektuaren aurka manifestatzeko. Egun horretan bertan, nazio mailako lehen protesta oldea piztu zen. Hasiera-hasieratik istiluak izan ziren Peruko poliziaren eta manifestarien artean. Limako fiskaltzaren eraikinaren zati bat sutan erre zen eta hainbat errepide blokeatu ziren hiriburuan.[13]

Ondorengo egunetan, manifestarien eskakizunek ez zuten soilik pentsioen erreforma indargabetzea eskatzen, baizik eta aldaketa politikoak, segurtasun handiagoa kriminalitatearen gorakadaren aurrean, aukera gehiago eta Dina Boluarte presidentearen dimisioa; protestak Peruko gazteek eramaten hasi ziren, Nepalgo protesta-eredua errepikatuz.[14] Mugiemendua arrakasta izan zuen eta, hauteskundeetarako sei hilabete falta zirela, Peruko kongresuak Dina Boluarte presidentea kargugabetu zuen. José Jerí kongresuko buruak hartu zuen kargua behin-behinean.[15]

Madagaskarren

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duela urte batzuetatik hona, Madagaskarrek krisi sozial handia bizi du, behin eta berriz itzalaldi elektrikoak eta ur-hornidura eteteak eraginda herritar gehienentzat. Protesta gisa, 2025eko irailaren 25ean, "Itzalaldiez nazkatuta" lelopean, bat-bateko mugimendu batek manifestazio handi bat deitu zuen. Manifestazio baketsurako deia sare sozialetan zabaldu zen eta milaka pertsona bildu ziren Antananarivon eta Madagaskarreko hainbat eskualdetan. Helburua eguneroko itzalaldien aurka protesta egitea eta oinarrizko eskubide bat eskatzea zen: ura eta elektrizitatea. Baina agintariek manifestazioa debekatu egin zuten. Oztopoak izan arren, manifestazio baketsuak egin ziren. Izan ere, egoera bortitza bihurtu zen agintariek segurtasun-dispositibo handi bat martxan jarri zutenean non gas negar-eragileak erabili zituzten. Horren ondorioz, dozenaka atxilotu eta bost hildako izan ziren, bi haur barne.

Gobernuak protestak gelditu ez zituen etxeratze-agindua ezarri zuen; berehala, mugimenduak, gazteek bultzatuta, pobreziaren, ustelkeriaren eta gobernuaren eraginkortasunik ezaren aurkako aldarria zabaldu zuen.[16] Irailaren 30ean, telebistan emandako hitzaldi batean, Andry Rajoelina Madagaskarreko presidenteak milaka gazteen haserrea onartu zuen eta, herriaren nahigabea baretzeko asmoz, bere gobernuaren desegitea iragarri zuen.[17]

Protesta Rabateko Parlamentuaren aurrean.

15 eta 29 urte arte ko gazteen artean langabezia-tasa oso handia da: batez beste, 24 urtetik beherakoen ia erdia (%46,1) dago langabezian, eta horien erdia, hau da, 15 eta 24 urte artekoen %25 inguru, ez dira ari ez lanean eta ez ikasten. Kexu dira ikasketak garestiegiak direlako haien poltsikorako. Lan egin nahi dute, eta ez etxean gelditu ezer ere egin gabe; Marokoko Le Desk egunkari digitalean irakurri daitekeenez. Marokoko Gobernuari "hezkuntza eta osasun hobea" eskatzen dizkiete, erreformak exijitzen dituzte, herrialdea bizigarri izateko.[18]

Nepalen eta Madagaskarren gertatu den bezala, Z belaunaldia edo gazteria ari da protestak gidatzen Marokon. Mobilizazio jendetsuak antolatzeko era, orain arte ikusi gabekoa da. Bi kolektibo anonimo daude protesten atzean: GenZ212 (hau da, Z belaunaldia + Marokoko aurrezenbakia, 212) eta Morocco Youth Voice (Marokoko Gazteen Ahotsa).[18]

Paraguai Amerikako herrialde ustelenetako bat da. Hori izan zen gazte paraguaitarren arrazoietako bat herritarrei, sare sozialetan egindako deialdien bidez, Santiago Peñaren gobernuaren aurka protesta egitera deitzeko. Irailaren 28an, milaka pertsona bildu ziren Asunciónen, Paraguaiko hiriburuan, "Ez dugu ustelkeriarik nahi" lelopean. Adin guztietako manifestariak bildu ziren Paraguaiko Kongresuaren aurrean ustelkeriagatik protesta egiteko eta zerbitzuetan eta osasun publikoan hobekuntzak eskatzeko. Polizia-multzo handi bat, 3.000 iturri batzuen arabera, zabaldu zen eta gutxienez 31 pertsona atxilotu zituzten. Parte-hartzaileek poliziaren gehiegizko indarra salatu zuten. Zortzi polizi zaurituak izan ziren.[19]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «La Generación Z se alza: protestas globales y bandera pirata – DW – 02/10/2025» dw.com (kontsulta data: 2025-10-10).
  2. Perez, Igor Baigorri. (2025-10-04). «Gazteen sareak erabiliz, nagusien etxea bereganatu» Berria (kontsulta data: 2025-10-10).
  3. https://www.reuters.com/sustainability/sustainable-switch-gen-z-protests-spread-across-globe-2025-10-02/
  4. a b Susaeta, Igor. (2025-09-09). «Nepalgo lehen ministroak dimisioa eman du, protestek bultzatuta» Berria (kontsulta data: 2025-09-10).
  5. (Gaztelaniaz) «Violentas protestas en Indonesia tras el atropello de un mototaxista por parte de la Policía: al menos tres muertos y dos Parlamentos regionales incendiados» infobae 2025-08-30 (kontsulta data: 2025-10-12).
  6. (Gaztelaniaz) Debate, El. (2025-08-30). «Indonesia se desborda: las protestas contra los sueldos de los diputados que han dejado varios muertos» El Debate (kontsulta data: 2025-10-10).
  7. (Gaztelaniaz) «Tres muertos tras incendio provocado por turba en edificio de un parlamento regional en Indonesia» AP News 2025-08-30 (kontsulta data: 2025-10-10).
  8. Susaeta, Igor. (2025-09-09). «Nepalgo lehen ministroak dimisioa eman du, protestek bultzatuta» Berria (kontsulta data: 2025-09-10).
  9. (Gaztelaniaz) «El sur de Asia, enardecido, se rebela contra la corrupción y la mordaza digital» La Razón 2025-09-10 (kontsulta data: 2025-10-16).
  10. (Gaztelaniaz) EFE, Redacción. (2025-09-12). «Miles de jóvenes protestan en Filipinas contra la corrupción entre escrutinio de proyectos» Qué Pasa (kontsulta data: 2025-10-16).
  11. Perez, Igor Baigorri. (2025-09-22). «Berrehun pertsona baino gehiago atxilotu dituzte Filipinetan, ustelkeriaren aurkako protestetan» Berria (kontsulta data: 2025-10-16).
  12. (Gaztelaniaz) Arroyo, Por Carlos Oré. (2025-09-20). «Ley de retiro AFP fue promulgada: esto dice la norma publicada en El Peruano» infobae (kontsulta data: 2025-10-12).
  13. (Gaztelaniaz) Talledo, Por Abigail Villantoy GómezyValeria Mendoza. (2025-09-20). «Marcha de la Generación Z: disturbios, represión policial y heridos dejaron los dos días de manifestaciones en Lima» infobae (kontsulta data: 2025-10-12).
  14. (Gaztelaniaz) Vega, Renzo Gómez. (2025-09-22). «La generación Z se rebela contra el Gobierno de Dina Boluarte en Perú» El País América (kontsulta data: 2025-10-12).
  15. «Peruko kongresuak Dina Boluarte presidentea kargugabetu du» Argia (kontsulta data: 2025-10-12).
  16. (Gaztelaniaz) Reuters. (2025-09-25). «Toque de queda declarado en la capital de Madagascar tras protestas violentas | MarketScreener España» es.marketscreener.com (kontsulta data: 2025-10-12).
  17. (Gaztelaniaz) Protestas en Madagascar: el presidente disuelve el gobierno. 2025-09-30 (kontsulta data: 2025-10-12).
  18. a b «“Ez dugu Munduko Koparik nahi; osasuna eta hezkuntza hobea nahi ditugu”» Argia (kontsulta data: 2025-10-10).
  19. (Gaztelaniaz) Zegarra, Gonzalo. (2025-09-29). «Después de Perú, la generación Z de Paraguay también toma las calles» CNN (kontsulta data: 2025-10-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]