Zabalateko gaztelua

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 16:41, 17 urtarrila 2016
Zabalateko gaztelua
Zabalateko gaztelua 2015-10-04.jpg
Zabalateko gaztelua, hego-ekialdetik ikusita.
Kokapena
kokapenmapa
Koordenatuak42°40′13″N 2°50′02″W / 42.670297°N 2.833869°W / 42.670297; -2.833869Koordenatuak: 42°40′13″N 2°50′02″W / 42.670297°N 2.833869°W / 42.670297; -2.833869
Arkitektura

Zabalate XII. mendean Nafarroako Erresumako mendebaldeko muga babesten zuen hiribildu-gotorleku bat izan zen,[2] gaur egungo Arabaren hego-mendebaldean kokatua, Errioxako Autonomia Erkidegoarekiko muga egiten duen Ebro ibaitik 4 kilometro iparraldera. Haitz batean kokaturik, egungo Zabalate behean du.

Deskripzioa

Gazteluak 70 metroko luzera eta 6 metroko zabalera zituen. Egun, uharka eta gorazarre-dorrearen hondarrak baino ez dira gelditzen. Antzinako bi metroko harresia desagerturik dago.

Historia

Zabalate agirietan, 939an agertzen da lehenengo aldiz, Portella izenez, baina ziur asko gotorlekua aurrekoa da; izan ere, bertan topaturiko aztarnak, Goi Erdi Arokoak ez ezik, Brontze Arokoak, Burdin Arokoak eta erromatarren garaikoak ere badira.[3]

1040an, Gartzea Santxez erregeak Portiella, Buradongo gaztelua eta beste zenbait ondasun bere emazte Estefaniari eman zizkion, ezkontza gutunean.[4] 1076ko krisialdiaren ondoren, nafarrek Araba (eta, harekin batera, gaztelua) galdu zuten, eta ez zuten berreskuratu Henrike II.a Ingalaterrakoaren laudoa eman arte.

1199an erresuma defendatu zuen gaztelar inbasioaren aurka.[5] Etsaiek ezin izan zituen Trebiñu eta Zabalateko gazteluak hartu, baina azkenean Amezkoazarren eta Miranda de Argaren gotorlekuen truke lortu zituzten.[4]

Epeka-epeka garrantzi estrategikoa galduz joan zen, eta XV. menderako hustuta zegoen.[1]

Egun, Arabako armarrian ageri da.[4]

Erreferentziak

  1. a b (Gaztelaniaz) «Castillo de Portilla» Castillosnet.
  2. (Gaztelaniaz) Aretxaga, Susana; Vives, Francisca. (2003ko abendua). Torres y Fortificaciones en Álava. Gasteizko Udala, 41 or..
  3. «Zabalate» Hiru.com.
  4. a b c «Zabalateko gaztelua: Arabako armarrian agertzen dena» Argia 2005-10-02.
  5. (Gaztelaniaz) Sagredo, Iñaki. (2007). Navarra. Castillos que defendieron el Reino. Iruñea: Pamiela ISBN 978-84-7681-536-6..