Zabalgana (hiri-hedapena)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zabalganeko auzo berriak
Zabalgana auzoa

Zabalgana Gasteizen mendebaldean 2000. urteko Hiri Antolamenduko Plan Nagusian zehaztu zen hiri-hedapenari eman zitzaion izena da. Izatez, Zabalgana izena hedapena osatzen duten sei sektoreetatik bik besterik ez dute hartu.

Auzoaren garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikitzeko lehen lanak 2003an hasi ziren, eta lehen bi sektoreetakoak (Hego Zabalgana eta Ipar Zabalgana) 2010. urte inguruan bukatu ziren. Beste sektoreetako lanek etena pairatu zuten XXI. mendeko lehen hamarkadaren bukaerako krisialdi ekonomikoaren ondorioz, batez ere etxebizitza libreen kasuari zegokionean.

2010. urtean egoera hau zen: Mariturri izeneko auzo berrian blokeetako etxebizitza gehienak amaituta zeuden, baina sektore horretarako aurreikusita zeuden familiabakarreko etxebizitzak egin gabe geratu ziren. Aldaia auzoa ere erdizka egina zegoen, eta iparralderago dauden Elejalde eta Borinbizkarra auzoetan urbanizatze-lanetan ari ziren oraindik.

Dentsifikazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010ean Gasteizko udalaren menpeko Ensanche 21 erakundeak Salburua eta Zabalgana auzoen dentsifikazio proiektua garatzeko bi aukera aurkeztu zituen. Hiriko bi garapen gune hauek dentsitate txikiagiegia zutela eta (hektareako 50 biztanle), dentsitatea hektareako 70-75 biztanlera igo nahi zuten horrela. Dentsitatea handitzearekin batera, Gasteiz erdiguneko auzoek zuten dentsitate bera bultzatu nahi zen, gehiegizko berdegune eta kale zabalegiek sortzen duten hirigintza saihesteko.

Ensanche 21 erakundeak bi proposamen egin zituen, garatzeko geratzen ziren guneetan etxebizitza gehiago eraikitzeko, eta eraikitako sektoreetan ere etxebizitza gehiago eraikitzeko. Zabalgana eta Salburuko hainbat auzo-elkartek udalaren erabakia gaitzetsi eta bi garapen guneetako dentsifikazioa bertan behera uztea eskatu zuten[1].

Azkenik, 2010eko ekainean etxebizitza gutxien eraikitzea aurrikusten zuen Ensanche 21 erakundearen proposamena onartu zuen udalak.

Auzoaren egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zabalganak guztira 2.484.671 metro koadro ditu, eta ondoan du Zabalganeko parkea.

Hedapen berriaren auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sektorea Izena Azalera Etxebizitzak guztira Babes Ofizialekoak Libreak
S1 Borinbizkarra 343.505 m2 2.000 1.568 432
S2 Ipar Zabalgana 377.281 m2 1.711 1.283 428
S3 Hego Zabalgana 262.459 m2 963 502 461
S4 Elejalde 149.430 m2 800 538 262
S5 Aldaia 651.036 m2 2.621 1.967 654
S6 Mariturri 700.960 m2 4.133 3.391 742

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]