Zabaltza (Etxauribar)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zabaltza (Etxauri)» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau Etxauribarreko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zabaltza».
Zabaltza
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Zabaltza etxe berria.jpg

Zabaltzako bandera

Zabaltzako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Iruñeko merindadea
Eskualdea Etxauribar, Iruñerria
Izen ofiziala Escudo de Zabalza.svg Zabalza <> Zabaltza[1]
Alkatea Marina Mejías Jiménez
(AIZ)
Posta kodea 31174
INE kodea 31262
Herritarra zabaltzar
Kokapena
Koordenatuak 42° 46′ 02″ N, 1° 48′ 06″ W / 42.76726965°N,1.80177408923°W / 42.76726965; -1.80177408923Koordenatuak: 42° 46′ 02″ N, 1° 48′ 06″ W / 42.76726965°N,1.80177408923°W / 42.76726965; -1.80177408923
Zabaltza (Etxauribar) hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Zabaltza (Etxauribar)
Zabaltza (Etxauribar)
Zabaltza (Etxauribar) (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 14,15 km2
Garaiera 501 metro
Distantzia 16 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 295 biztanle
% 51,09 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 48,91
Dentsitatea 20,85 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[2]
Green Arrow Up.svg% 68,05
Zahartze tasa[2] % 27,66
Ugalkortasun tasa[2] ‰ 83,33
Ekonomia
Jarduera tasa[2] % 89,19 (2011)
Genero desoreka[2] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[2] % 8,51 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 12,37 (2010)
Euskararen erabilera % 0,9 (2011)
Datu gehigarriak

Zabaltza[3] Nafarroa Garaiko erdialdeko udalerri bat da, Etxauribarrean kokatua, Iruñeko merindadean. 295 biztanle zituen 2014. urtean, eta Iruñea hiriburutik 16 kilometro mendebaldera dago.

Iruñerriko Mankomunitatea arduratzen da zaborra biltzeaz, ura hornitzeaz eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz, Iruñeko metropolitar guneko beste hainbat herritan bezala.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zabaltzako Arraitza herria, errepidetik ikusia.

Zabaltza honako kontzejuek osatzen dute: Arraitza, Ubani eta Zabaltza.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zabaltzak mugakide ditu Ziritza eta Etxauri iparraldean, Zizur Zendea ekialdean, Etxarri eta Bidaurreta mendebaldean, eta Beraskoain eta Gares hegoaldean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zabaltza udalerria XIX. mendeko erreformen ondorioz sortu zen. 1846. urtea arte Zabaltza Etxauriko ibarreko kontzeju guztiekin batera Etxauribarraren zati zen. 1846ko birmoldaketaren ostean, ibarraren batasun administratiboa hautsi zen, eta kontzejuak udalerri independente bihurtu ziren. Zabaltza eta Ubaniko kontzejuek Zabaltza udalerria osatu zuten; lehen kontzejuaren izena mantendu zen, Ubanik baino biztanle gehiago eta garrantzi handiagoa zituelako.

1938an Zabaltzak Arraitza udalerria anexionatu zuen. Udalerriaren izenak Zabaltza izaten jarraitu zuen arren, udaletxea Arraitzan kokatu zen.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroa Garaiko parke eolikoak»

Zabaltzako Arraitza kontzejuaren mugetan, Erreniega mendilerroan, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak eraikitako Hiriberri parke eolikoa dago. Parkeak duen ezarritako potentzia 19,80 megawatt da. Parkearen jabea Acciona da, gaur egun.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxe berriak eraikitzen.
Zabaltzako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

1940tik aurrera, Arraitzako biztanleria ere sartu da, Zabaltzak anexionatu egin zuen eta. 2008ko erroldan jasota dagoenez, Espainiaz kanpoko etorkin bakarra bizi zen herrian, biztanleriaren % 0,50 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken agintaldietan, Zabaltzako alkatea Agrupación Independiente Zabalza (AIZ) taldeko kideen artean aukeratu da. 2007an Alfredo Izko Rezusta hautatu zuten, eta taldeak udaleko bost ordezkariak lortu zituen. Boto baliogabeak bi izan ziren (emandako boto guztien % 1,63), eta boto zuriak bost izan ziren (% 4,13). Abstentzioa % 28,07 izan zen.

Zabaltzako Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Francisco Jesus Erripodas Uritz (AIZ) 73 Bai
Alfredo Izko Rezusta (AIZ) 59 Bai
Maria Aranzazu Arbizu Irunberri (AIZ) 50 Bai
Rosa Teresa San Martin Rezusta (AIZ) 46 Bai
Emilio Itzu Aizkorbe (AIZ) 38 Bai

2011ko udal hauteskundeetan ere AIZ izan zen garailea (6 zinegotzi), eta Marina Mejías Jiménez aukeratu zuten alkate. Urte horretan NaBai 2011ko zerrenda ere (zinegotzi bat) aurkeztu zen.[4]

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • HELBIDEA: Kontzejuko Plaza, 1 (Arraitza kontzejua)

Alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 Alfredo Izko Rezusta AIZ
2011-2015 Marina Mejías Jiménez AIZ

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Pamplonesa autobus konpainiak Zabaltza Iruñearekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroa Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legean ezarrita dagoenez, Zabaltza eremu mistoko udalerria da. Beraz, hizkuntza ofizialak euskara eta gaztelania dira. 2001eko erroldan, herritarren % 12,42k zekien euskaraz.

2009ko urtarriletik, udalerriaren izen ofiziala Zabalza <> Zabaltza da (Zabaltza euskaraz, Zabalza gaztelaniaz).[1]

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zabaltzako jai nagusia abuztuaren 15ean da, Andre Maria Jasokundearen egunean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zabaltza (Etxauribar)
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa