Zabaltzeko elikagai

Zabaltzeko elikagaia ogiaren, crackerren edo antzeko beste produktu batzuen gainean labana edo espatula batekin zabaltzen den trinkotasun oretsuko elikagaia da, zaporea eta testura emateko. Ongailuak ez bezala, plateraren osagai integraltzat hartzen dira, eta ez gehigarritzat. Bustitzeko saltsetatik bereizi behar dira, horientzat ez baita labana erabili behar.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beraz, elikagai bat zabalgarritzat hartzen da funtzio hori bete badezake, hau da, elikagai bera saltsa gisa, ongailu gisa edo osagai gisa har daiteke, egoeraren arabera. Adibide ona gurina litzateke, hanburgesa batean saltsa gisa, xigorkian zabalgarri gisa edo patata purean osagai gisa ager daitekeena.
Janariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ohikoen artean, gazta-krema, gazta urtua eta gurina (gazia) daude, baita marmelada (gozoa) ere. Barazkiekin (tapenada, hummusa, baba ghanousha, etab.) eta haragiarekin (patea, haragi-gurina, cretons, etab.) egindako kremak ere badaude.
Saltsa batzuk, maionesa abididez, zabalgarritzat ere har daitezke, duten trinkotasunagatik.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ichef.com-en zabaltzeko elikagaien zerrenda (ingelesez)