Zabel Jesaian
Zabel Jesaian | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Զապել Հովհաննիսեան |
Jaiotza | Üsküdar (en) , 1878ko otsailaren 4a |
Herrialdea | Otomandar Inperioa Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Bizilekua | Paris Armeniako Sobietar Errepublika Sozialista |
Talde etnikoa | Armeniarra |
Heriotza | Transkaukasia, 1943 (64/65 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Dikran Yesayan (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | armeniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, itzultzailea, iritzi-kazetaria, eleberrigilea, literatoa, poeta eta unibertsitateko irakaslea |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Tzolk (en) Mer Oughine (en) Anahit (en) Hog (en) Aztag (en) (1908 - 1909) |
Zabel Jesaian, jaiotzez Hovhannisean[1], (armenieraz: Զապել Եսայեան (Հովհաննիսեան); 1878ko otsailaren 4a – 1943) Otomandar Inperioan jaiotako eleberrigile, itzultzaile eta literatura irakaslea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zabel Hovhannisean 1878ko otsailaren 4an jaio zen Silahdar auzoan, Üsküdar barrutian. Errusiar-turkiar gerra goren-gorenean zegoen garaian sortu zen. Mkrtitx Hovhannisean pentsalariaren alaba izan zen. Bere aita Otomandar inperiotik kanporatutako armeniar pentsalarien artean egon zen.
Txikitan Santa Cruz lehen hezkuntzako eskolan ikasi zuen. 1895ean Parisera joan zen. Frantziako hiriburuan literatura eta filosofia ikasi zituen Sorbonako Unibertsitatean. Erromantizismo frantsesa eta XIX. mendeko armeniar literatura berpiztuaren eraginez hasi zuen bere ibilbide oparoa 1895ean argitaratu zuen lehen poema prosan, eta handik aurrera kontakizun laburrak, saiakera literarioak, artikuluak eta itzulpenak argitaratu zituen frantsesez zein armenieraz. Mercure de France, Massis, Anahit, eta Arevelian Mamoul argitaletxeek kaleratu zituzten idazle honen lanak . Parisen bizi zen garaian Dickran Yesayan margolariarekin ezkondu zen, eta bi seme-alaba izan zituzten, Sophie eta Hrant.
1908ko Gazte Turkiarren Iraultzaren ondoren, Zabel Yesayan Istanbulera itzuli zen. 1909an Ziliziara joan zen bizitzera. Herri hau. Asia Txikiko hegoaldeko kostaldean dago eta han bizi zelarik, Adanako Sarraskiari buruzko hainbat artikulu argitaratu zituen.[2] Armeniarrek Zilizian duten patu tragikoa En las ruinas liburuaren gaia izan zen
Jesaian izan zen 1915eko apirilaren 24an Turkiako gobernuak erbesteratzeko edo atxilotzeko hautatutako armeniar pentsalarien zerrendako emakume bakarra.[3] Bulgariara ihes egitea lortu zuen, eta handik Kaukasora, non errefuxiatuekin lan egin zuen Armeniako genozidioaren basakeriei buruzko testigantzak jasotzen.
1918an errefuxiatuak eta umezurtzak kokatzen lan egin zuen. Garai honetakoak dira La última copa ((Վերջին բաժակը) eta Mi alma en el exilio ((Հոգիս աքսորեալ) eleberriak. Armenia sobietarraren aldekoa zen eta Fuerzas en retirada ((Նահանջող ուժեր) eleberrian garai hartako baldintza sozial eta politikoak azaltzen ditu. 1926an Armenia sobietarra bisitatu zuen eta bere iritzia Prometheus Unchained (Պրոմէթէոս ազատագրուած, Marsella, 1928) liburuan argitaratu zituen. 1933an bere seme-alabekin bertan bizitzea erabaki zuen eta 1934an Sobietar Idazleen Batasunaren lehen kongresuan parte hartu zuen Moskun. Frantses literatura eta armeniar literatura irakatsi zituen Erevango Estatu Unibertsitatean. Horretaz gain, idazten jarraitu zuen. Sasoi honetakoa da Camisa de fuego ((Կրակէ շապի, Ereván, 1934) eleberria eta Los jardines de Silihjardines ((Սիլիհտարի պարտէզները, Ereván, 1935) liburu autobiografikoa.
Purga Handian "nazionalismoa" leporatu zioten eta 1937an atxilotu zuten. Ez dakigu nola eta zein egunetan hil zen, ziur aski Siberian hilgo zen 1943. urtean[2].
Lara Aharonian, Armeniako Emakumeentzako Laguntza Zentroaren sortzaileak, eta Talin Suciyan, Agos egunkari turkiar-armeniarrak Erevanen duen berriemaileak, Zabeli buruzko dokumental bat zuzendu zuten: Encontrando a Zabel Yesayan. Utopianarekin elkarlanean banatu, eta 2009ko martxoaren 7an estreinatu zuten.[4]
Vardush Hovsepyan Vardanyanek, nortasun kulturalen sorkuntzan eta irudikapenean adituak, Zabeli buruzko ikerketa bat idatzi zuen. Censura, otredad y feminismo: la figura silenciada de Zabel Yesayan lanaren helburua da isildu egin zuten idazle eta ekintzaile emakume armeniar honi merezitako tokia ematea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Georgieraren eta armenieraren alfabetoetan idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistemak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2024-10-11).
- ↑ a b Ruth Bedevian. «WRITING - HER LIFE’S MISSION» An electronic library featuring a huge collection of documents on Armenian literature, history, religion and anything Armenia-related. (Armenianhouse).
- ↑ Finding Zabel Yesayan, Finding Ourselves. 28 de octubre de 2011.
- ↑ Armenian Reporter: Finding Zabel Yesayan, la película. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Finding Zabel Yesayan Trailer - Pomegranate Film Festival