Zacarias Kamwenho
Zacarias Kamwenho (Chimbundo, 1934ko irailaren 5a – Luanda, 2026ko maiatzaren 29a) angolar elizgizon katolikoa eta bakezalea izan zen. 1974tik 1975era Luandako apezpiku laguntzailea izan zen, 1975etik 1995era Novo Redondoko apezpikua, 1995etik 1997ra Lubangoko artzapezpiku lagunkidea eta 1997tik 2009ra artxidiozesi bereko ordinarioa.[1] 2002an Angolako Gerra Zibila amaitzeko prozesuan paper garrantzitsua izan zuen.[2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zacarias Kamwenho 1961eko uztailaren 9an apaiztu zen. 1974ko azaroaren 23an, Paulo VI.a aita santuak Luandako apezpiku lagunkide izendatu zuen. 1975eko abuztuaren 10ean Novo Redondoko (gaur egun Sumbe) elizbarrutiako apezpiku bihurtu zen. 1995eko martxoaren 3an Lubangoko artzapezpiku lagunkide bilakatu zen eta 1997ko urtarrilaren 15ean artxidiozesi horretako ordinario izatera iritsi zen. 2009ko irailaren 9an erretiratu zen, 75 urte bete ondoren.[1]
Angola eta Sao Tomeko apezpiku-konferentziako eta Angolako Bakearen aldeko Batzorde Ekumenikoko buru izan zen. Batzorde hori, Angola eta Sao Tomeko apezpiku-konferentzia katolikoa, Angolako Aliantza Ebanjelikoa eta Angolako Eliza Kristauen Kontseilua biltzen dituena, 2000ko apirilean sortu zen.[2]
2001ean bitartekari gisa aritu zen Angolaren Askapenerako Herri Mugimenduaren eta UNITAren arteko Angolako Gerra Zibilean.[3] Bake-prozesuan izandako paperagatik, Europako Parlamentuak Sakharov Saria eman zion 2001ean.[4]
Kamwenho 2026ko maiatzaren 29an hil zen, 91 urte zituela.[5]
Ondorengotza apostolikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Scipione Rebiba kardinala
- Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
- Girolamo Bernerio kardinala (1586)
- Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
- Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
- Luigi Caetani kardinala (1622)
- Ulderico Carpegna kardinala (1630)
- Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
- Benedikto XIII.a aita santua (1675)
- Benedikto XIV.a aita santua (1724)
- Klemente XIII.a aita santua (1743)
- Marcantonio Colonna kardinala (1762)
- Hyacinthe-Sigismond Gerdil kardinala (1777)
- Giulio Maria della Somaglia kardinala (1788)
- Carlo Odescalchi kardinala (1823)
- Eugène de Mazenod apezpikua (1832)
- Joseph Hippolyte Guibert artzapezpikua (1842)
- François Richard de La Vergne kardinala (1872)
- Pietro Gasparri kardinala (1898)
- Clemente Micara artzapezpikua (1920)
- Jozef-Ernest van Roey kardinala (1926)
- Maximilien de Fürstenberg artzapezpikua (1949)
- Américo Henriques apezpikua (1966)
- Zacarias Kamwenho artzapezpikua (1974)[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 (Ingelesez) «Archbishop Zacarias Kamwenho †» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2026-05-31).
- 1 2 (Ingelesez) «Signs of peace in Angola» BBC News 2001-11-01 (kontsulta data: 2026-05-31).
- ↑ (Portugesez) Maviluka, Victória. «Morreu Dom Zacarias Kamwenho aos 90 anos» Economia & Mercado 2026-05-30 (kontsulta data: 2026-05-31).
- ↑ (Ingelesez) «Dom Zacarias Kamwenho - 2001, Angola» European Parliament (kontsulta data: 2026-05-31).
- ↑ (Portugesez) Nunes, Juliana. «Morreu Dom Zacarias Kamwenho, Arcebispo emérito do Lubango, aos 91 anos de idade» RNA – Unimos o País 2026-05-30 (kontsulta data: 2026-05-31).