Zail Singh
Zail Singh (Sandhwan, 1916ko maiatzaren 5a - Chandigarh, 1994ko abenduaren 25a) indiar politikaria izan zen. Indiako 7. presidentea izan zen 1982tik 1987ra.
Sikh erlijiokoa zen eta "giani" titulua lortu zuen. Nekazarien borroketan parte hartu zuen eta konfinamendu bakartira kondenatuta egon zen 1938 eta 1943 bitartean. Espetxean egon ondoren, Jamail Singh izena aldatu eta Zail Singh jarri zioten.
Indiaren independentziaren ondoren, Punjabeko gobernu erregionaleko kide izan zen eta 1972tik 1977ra zuzendu zuen. 1980an Indiako parlamentuko kide aukeratu zuten eta Indira Gandhik Barne ministro izendatu zuen. 1982an Indiako presidente hautatu zuten eta 1987an erretiratu zen agintaldiaren amaieran.
Trafiko-istripu bat izan eta egun batzuetara hil zen.