Edukira joan

Zainab Fasiki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zainab Fasiki

Bizitza
JaiotzaFez1994ko uztailaren 21a (31 urte)
Herrialdea Maroko
Hezkuntza
HeziketaQ3578214 Itzuli
Hizkuntzakingelesa
marokoar arabiera
Jarduerak
Jarduerakmarrazkilaria, ilustratzailea, ingeniari mekanikoa, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta komikigilea
Lantokia(k)Casablanca
Jasotako sariak

behance.net…
Facebook: zainab.fasiki Instagram: zainab_fasiki Edit the value on Wikidata

Zainab Fasiki (Fez, Maroko, 1994ko uztaila) marokoar marrazkilari eta ilustratzaile feminista da.

2014ko irailean Casablancara bizitzera joan ondoren, Zainabek hainbat kultura-erakunderen arteko aliantzak sortu zituen, artearekiko eta teknologiarekiko grina garatzeko.[1][2]

Casablancako Elektrizitate eta Mekanikako Eskola Nazionalean graduatu zen eta Industria Ingeniaritza Mekanikoko titulua lortu zuen.[3]Marrazkilari autodidakta da[4]

Skefkef aldizkaria argitaratzen duen kolektiboaren kolaboratzailea da Zainab, Marokoko hainbat artistaren lanak bildu dituen tira komikoa.[3][4]

Bigarren Hezkuntzako ikasleak DIY (Egizu zerorrek) kulturara aurkezteko diseinatutako tailerrak eta instalazio elektronikoak antolatzen ditu Morocco Makers erakundearekin.[1]

Bere lehen komikia, Omor ("Gauzak") izenekoa, 2017an argitaratu zuen. Bertan, Marokoko emakume baten bizitzako zailtasunak aztertzen ditu eta genero-desberdintasunak salatzen ditu gazte marokoarrak diren hiru pertsonaiaren bitartez.[3] [4] Sare sozialetan jarraipen zabala izan du bere lanak. Emakume biluzien marrazki konprometituek erreakzio gogotsuak edo oldarkorrak eragiten dituzte erregularki, "emakumeen gorputza objektu artistikoa eta ez objektu sexuala soilik izan daitekeela erakutsiz"

2018ko otsailetik WOMEN POWER egoitza artistikoa zuzentzen du, Marokoko arteen esparruetan neskatilak animatzen dituena, non artea eta feminismoa irakasten diren.[5] Ingeniaritzan dituen ezagutzak fab lab-etan brikolajea fabrikatzeko erabiltzen ditu, eta jaialdiak instalazio elektroniko interaktiboak egiteko. Zainaben helburua da munduari erakustea emakumeek gizonek bezala gauza ederrak egin ditzaketela eta genero guztiak mundu honetan bakean bizi daitezkeela.[6]

“Hchouma” proiektuaren abiarazlea da, diskriminazioa eta genero indarkeria bezalako arazo sozialak prebenitzea helburu duen doako hezkuntza plataforma parte-hartzailea. Fasiki horrela mintzo zen 2018an: “Tabu bat apurtzeko modu bakarra horretaz hitz egitea da. Proiektu honek eskolan eta familiako kideen artean dagoen sexu heziketa falta eta tabuak ordezkatu nahi ditu. Gai hauek oso garrantzitsuak dira eta merezi dute tabu hauei buruzko plataforma bat izatea, anbiguotasunak eta gaizki-ulertuak ekiditeko”[7]

2019an Hshouma (Lotsa) izenburuarekin konprometitutako tira komiko bat argitaratu zen, "moralaren askatasunaren, sexualitatearen, maitasunaren aldeko alegatu bat, gizarte hesitu, frustrazio eta indarkeria sortzaile batek salatzen duena".[8] Obrak “gorputzen beldur den maskulinismo hipokrita bati iseka egiten dio, beste batzuek (gizonezkoek) ezarritako edertasun kanonei muzin eginez”.[9] Aldi berean, Feyrouz versus mundua liburua sortu zuen Fasikik, "munduan zehar bidaiatzearekin amesten duen neska gazte baten istorioa, bere familia kontserbadoreari aurre egin behar diona".[2]

  • Zainab Fasiki: Skefkef komikiari egindako ekarpenak: bere argitalpenak sexu heziketari buruzkoak dira eta Darijan Marokoko arabieraz idatzita daude.
  • Zainab Fasiki: Omor (Gauzez) 2017: lizentzia librean argitaratu eta prezio sinbolikoan saldutako komikia.
  • Zainab Fasiki: Hshouma. Cuerpo y sexualidad en Marruecos, Massot ediciones, 2019. ( ) (BNF 45812042)ISBN 979-10-97160-92-0
  • Feyrouz Versus the World, 2019

Sari eta aintzestapenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022ko martxoan, Angulemako Nazioarteko Komiki Jaialdiaren 49. edizioarekin batera, Fasikik "Potroak ipurdian" Saria jaso zuen, un.e artistari emana, bere lanak jatorrizko herrialdean ausardia artistikoa erakusten duelarik.[10][11]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Biography: Zainab Fasiki. Heinrich Böl Stiftung Middle East.
  2. a b (Frantsesez) «BD : Zainab Fasiki, l’artiste qui dénonce le sexisme dans le monde arabe - Jeune Afrique.com» JeuneAfrique.com (kontsulta data: 2025-02-21).
  3. a b c ZAINAB FASIKI. Womenpreneur.
  4. a b c (Frantsesez) «Zainab Fasiki : l'illustratice marocaine qui parle de sexualité» Le Nouvel Obs 2017-08-31 (kontsulta data: 2025-02-21).
  5. QUEENS COLLECTIVE community art space in Marrakech. .
  6. (Frantsesez) «Zainab Fasiki, un combat contre la hshouma» Middle East Eye édition française (kontsulta data: 2025-02-21).
  7. (Frantsesez) «Vidéo. Avec “Hshouma Project”, Zainab Fasiki tente de briser les tabous , H24info» https://www.h24info.ma/ 2018-07-17 (kontsulta data: 2025-02-21).
  8. (Frantsesez) «Maroc : "Hshouma", une BD manifeste en faveur de la liberté sexuelle» Franceinfo 2019-12-22 (kontsulta data: 2025-02-21).
  9. (Frantsesez) Vaerenbergh, Olivier Van. (2019-08-26). «Ceci est mon corps: la BD, chaque jour un peu moins patriarcale» Focus (kontsulta data: 2025-02-21).
  10. (Frantsesez) «Zainab Fasiki, Prix» ActuaBD (kontsulta data: 2025-02-21).
  11. (Frantsesez) Levent, Par Christophe; à 17h06, envoyé spécial à AngoulêmeLe 19 mars 2022. (2022-03-19). «BD : féministe engagée, la marocaine Zainab Fasiki décroche le prix «Couilles au cul» à Angoulême» leparisien.fr (kontsulta data: 2025-02-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]