Edukira joan

Zaindariaren jai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arrosa Limakoaren omenezko zaindariaren jaia. Sta Rosa de Tastil. Salta

Zaindariaren jaia, zaindariaren jaieguna[1] edo eliza-besta(Ipar.)[2] herri bateko- hiri handien kasuan, auzoak izan daitezkeen- biztanleek urtero zaindariaren edo patroiaren eguna ospatzeko egiten duten ospakizun-multzoa da. Funtsean, kultura katolikoa duten herrialdeetan ezarritako tradizioa da.

Jai horietan, besteak beste, ekitaldi erlijiosoak eta ospakizun profanoak egiten dira herriko kaleetan, hala nola kalejirak, kontzertuak, dantzak, berbenak, azokak, haurrentzako jolasak, ikuskizun piroteknikoak, zezenketak eta jolas mekanikoak. Gainera, jai horiek herriko kulturaren adierazgarri dira.[3]

Leku batzuetan, herriko jaiak esaten zaie, nahiz eta termino hori beste jai tradizional edo herrikoi batzuei buruzkoa izan daitekeen, hala nola alemaniar volksfeste izenekoei.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2002]
  2. Elhuyar Hiztegia
  3. Inserra, Incoronata. (2017). Global tarantella: reinventing southern Italian folk music and dances. Urbana: University of Illinois Press ISBN 978-0-252-08283-2..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]