Zainketa aringarrietako glosarioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Zainketa aringarrietako terminologia alfabetikoki ordenatuta azaltzen da jarraian:

A[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Alboko Esklerosi Amiotrofiko [Esclerosis Lateral Amiotrófica, ELA (es), Amyotrophic Lateral Sclerosis, ALS (en), Sclérose Latérale Amyotrophique, SLA (fr)]

Gaixotasun endekatzailea da, ahultasun progresiboa, gihar-atrofia, faszikulazioak eta espastizitatea, disartria, disfagia eta arnasestua dakartzana.

  • Arnas-gutxiegitasun [Insuficiencia respiratoria (es), Respiratory failure (en), Insuffisance respiratoire (fr)]:

Oxigeno maila baxuegia agertzen den egoera klinikoa da, arnasestua eragiten duena eta irizpide analitikoek definitzen dutena.

  • Aurretiazko Borondateen Dokumentua edo Bizi-testamentua [Documento de voluntades anticipadas (es), Advance health care directive (en), Directive anticipée (fr)]:

Pertsona batek ze nolako osasun laguntza hartu nahi duen bere borondatea aditzera emateko gauza ez den unean adierazteko idatzi dezakeen dokumentua da.

B[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Basakeria terapeutikoa edo ankerkeria terap. [Encarnizamiento terapéutico (es), Futile medical care (en), Acharnement thérapeutique (fr)]:

Paziente bati etengabean tratamendu medikoa ematea, zentzuzko moduan sendatzeko edo onurarik emateko itxaropenik ez dagoenean.

  • Berreritze [Recidiva (es), Relapse (en), Récidive (fr)]:

Desagertuta edo kontrolpean zegoen gaixotasun bat berriro agertzea, aurretik zegoen tokian edo beste batean, leku bakar batean edo gehiagotan. Sarritan minbiziarekin erabiltzen den hitza.

  • Bihotz-gutxiegitasun [Insuficiencia cardiaca (es), Heart failure (en), Insuffisance cardiaque (fr)]:

Betetze bolumen normal batetik abiatuz behar tisularrei erantzuteko bihotzaren ezintasuna da.

  • Biriketako Gaixotasun Butxatzaile Kronikoa edo BGBK [Enfermedad Pulmonar Obstructiva Crónica, EPOC (es), Chronic Obstructive Pulmonary Disease, COPD (en), Broncho-Pneumopathie Chronique Obstructive, BPCO (fr)]:

Eragozpen iraunkorra eta motelki aurrera egiten duen arnas eritasun kronikoa da, arnas bideetako fluxuaren murrizketak eraginda.

C-D[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizitzaren krisialdiekin lotutako liskarrak artatzeko eta prebenitzeko psikologia-tekniken multzoa da.

  • Distanasia:

Heriotza agertzeko era txarra oro har.

  • Dolu [Duelo (es), grief (en), deuil (fr)]:

Ezaugarri askotako erantzuna da galera baten aurrean, lotura zuten pertsonen artean gertatutakoa bereziki.

  • Dolumin [Condolencia (es), condoléances (en), condolences (fr)]:

Heriotza batek eragindako mina duen pertsona bati egindako enpatia edo sinpatia adierazpena da.

E[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Enpatia [Empatía (es), Empathy(en), Empathie(fr)]:

Beste pertsona baten egoera edo sufrimendua ulertzeko gaitasuna. "Bestearen larruan ipintzea".

Pertsonen gaitasuna da min emozionala edo aurkako egoerak gainditzeko eta aurrera segitzeko.

  • Erruki [Compasión (es), Compassion(en), Compassion(fr)]:

Besteek pairatutako nahigabeekin jasotako lastima edo pena sentimendua.

  • Eskela(Hg.) edo Hil-mezu (Ip.) [Esquela (es), obituary (en), nécrologie (fr)]:

Pertsona baten heriotzaren berri publikoa ematen duen oharra, kalean edo hedabideetan argitaratutakoa.

  • Esklerosi Anizkoitza [Esclerosis Múltiple (es), Multiple Sclerosis (en), Sclérose en Plaques (fr)]:

Nerbio sistemako gaixotasun kronikoa da, sendabiderik gabekoa, mielinaren galerak eragindakoa.

  • Eutanasia [Eutanasia (es), Euthanasia (en), Euthanasie fr)]:

"Heriotza ona" etimologikoki, muturreko sufrimendu egoeretan heriotza eragitean datza.

G[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sendatzerik edo modu egokian tratatzerik ez daukan eritasuna, denbora tarte labur batean pazientearen heriotza ekarriko duena.

Giltzurrunak egiten duen funtzioa gutxitu edo galtzea odola filtratu eta garbitu ahal izateko.

H[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hilzori edo Hiltamu [Agonía (es), Agony (en), Agonie (fr)]:

Heriotzaren aurreko tarte laburra da edo bizitzaren azken egunak dira, sufrimenduarekin batera edo hura gabe etor daitekeena.

  • Hilzorian egon edo Hil-hurren egon [Estar moribundo, -a (es), To be dying (en), Être mourant (fr)]:

Ikus, "hilzori".

  • Hospizio [Hospicio (es), Hospice (en), Hospice (fr)]:

Zainketa aringarriekin bat egiten duen filosofia edo baliabide multzoa, gaur egun bereziki herrialde anglofonoetan zabalduta dagoena. Halaber, zainketa hauek egiteko tokiari edo eraikin fisikoari aplikatzen zaio.

L[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tratamenduak ipintzeko modu erraza, larruazalaren azpian ipintzen diren gailu txikien bitartez.

M[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Metastasia [Metástasis (es), Metastasis (en), Métastase (fr)]:

Minbiziak gorputzean zehar egindako hedadura edo aurreratzea da, beti ere jatorrizko lekutik beste organo batzuetara.

  • Minbizi, kantzer, mingaizto edo minjale [Cáncer (es), Cancer (en, fr)]:

Kontrolik gabe eta modu autonomoan sortzen diren zelula multzo batek eragindako gaixotasun larria da, tratamendu egokia eman ezean hilgarria dena.

Orainaldian ditugun sentipenak, pentsamenduak eta emozioak bizitzeko eta horietan kontzentratzeko teknikak, meditazioa barne.

S[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sedazio paliatibo [Sedación paliativa (es), Sédation palliative (fr), Palliative sedation (en)]:

Hilzoria sufrimenduarekin batera datorrenean ematen den tratamendu mota bat da, beste modu batean kendu ezin diren sintomak arintzeko eta heriotza eragitea helburu ez duena.

Z[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaixotasunak sendatzen baino sintomak eta sufrimendua murrizten edo kentzen ahalegintzen duen edozein bidea da.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]