Zala (konderria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zala konderria» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Zala
 Hungaria
Genehegyi kilátás.jpg
FLAG-Zala-megye.svg Coa Hungary County Zala (2010-).svg
Administrazioa
Estatua  Hungaria
ISO 3166-2 HU-ZA
Hiriburua Zalaegerszeg
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak 46° 40′ 00″ N, 16° 50′ 00″ E / 46.666666666667°N,16.833333333333°E / 46.666666666667; 16.833333333333Koordenatuak: 46° 40′ 00″ N, 16° 50′ 00″ E / 46.666666666667°N,16.833333333333°E / 46.666666666667; 16.833333333333
HU county Zala.svg
Azalera 3,783.89 km²
Mugakideak Vas konderria, Veszprém eta Somogy
Demografia
Biztanleria 287.043 bizt. (2011[1])
Dentsitatea 75,9 bizt/km²
Informazio gehigarria
Eskualdea Mendebaldeko Transdanubia
http://www.zala.hu/

Zala (eslovenieraz: Zalska županija edo županija Zala) Hungariako 19 konderrietako (megye) bat da. Herrialdearen hego-mendebaldean dago, Hegoaldeko Transdanubia eskualdean, Eslovenia eta Kroaziako mugen ondoan. Horiez gain, Hungariako Veszprém, Vas eta Somogy konderriak ere mugakide ditu. 3.783 km²ko azalera du, eta 2011n 287.043 biztanle zituen[1]. Hiriburua Zalaegerszeg da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru dira Zalako paisaiaren elementu nagusiak: Transdanubiako mendiguneak mendebaldean; Keszthely mendiak ipar-ekialdean; eta Zala muinoak hegoalde eta ekialdean. Keszthely badia deitutako Balaton aintziraren zati txiki batek konderriaren ipar-ekialdeko izkin bat hartzen du. Ibai nagusiak Mura, Hungariaren hegoaldeko muga egiten duena, Kerka, mendebaldeko muinoen artetik dabilena, eta Zala, Balaton aintzirara isurtzen dena, dira. Landarediari dagokionez, oso pagadi zabalak daude, pinudiak Göcsej muinoetan, eta belardi hezeak eta larreak Zala muinoen arteko haranetan[2].

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013ko erreformaren ondoan, konderria 6 barrutitan (járás) banaturik dago:

Barrutia Hiriburua Eremua (km²) Biztanleria (2013) Udalerriak (település)
HUN Keszthely COA.jpg Keszthely Keszthely 535,91 49.969 30
HUN Lenti COA.jpg Lenti Lenti 624,13 19.579 18
HUN Letenye COA.jpg Letenye Letenye 388,69 16.265 27
Blason ville hu NAGYKANIZSA.svg Nagykanizsa Nagykanizsa 907,90 78.513 49
BlasonHU-zalaegerszeg.svg Zalaegerszeg Zalaegerszeg 1.044,70 105.485 85
HUN Zalaszentgrót COA.jpg Zalaszentgrót Zalaszentgrót 282,55 15.343 20

Hiri eta herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zalaegerszeg, hiriburua.

Konderri eskumenak dituzten hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri eta herri handiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(2015eko biztanleria[3])

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurzoruak eta baldintza naturalak egokiak ez izan arren, mende luzetan nekazaritza izan zen ekonomiaren oinarria. Gaur egun, abeltzaintzak eta fruitu hazkuntzak, basogintzarekin batera, pisu handia dute. Industrializazioa XIX. mendearen erdialdera hasi zen, burdinbidearen eraikuntzarekin, eta bulkada handia izan zuen petrolioa aurkitu zelarik. 1960ko hamarkadan beste alor batzuetako industriak kokatu ziren. 1990eko hamarkadan, petrolio gehiena agortu bazen ere, konderriaren balio ekonomikoa handitu zen, mendebaldeko Europatik gertu izateagatik[2].

Zalaegerszegen petrolio findegiak, ehungintza eta industria elektroniko zein kimikoak daude. Nagykanizsa, Lenti eta Gellénházan petrolio eta gas industriak garrantzi handia du; elikagai industriaren gune nagusiak, berriz, Zalaegerszeg (haragia eta esnea) eta Nagykanizsa (garagardoa) dira. Jende gehien biltzen duen turismogunea Balaton da[2].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   Gazetteer of the Republic of Hungary 1st January, 2011, Hungarian Central Statistical Office, ksh.hu, http://www.vkkt.bme.hu/feltoltesek/2012/09/helysegnevtar_2011.pdf. Noiz kontsultatua: 2015-12-04 .
  2. a b c   Zala, 2015 Encyclopædia Britannica, Inc, global.britannica, http://global.britannica.com/place/Zala. Noiz kontsultatua: 2015-12-08 .
  3. a b c   Magyarország közigazgatási helynévkönyve, 2015. január 1., Hungarian Central Statistical Office, ksh.hu, http://www.ksh.hu/apps/shop.kiadvany?p_kiadvany_id=81322&p_temakor_kod=KSH&p_session_id=907226109571601&p_lang=HU. Noiz kontsultatua: 2015-12-08 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zala (konderria) Aldatu lotura Wikidatan