Zalantza metodiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Zalantza metodikoa, Descartesek Metodoaren diskurtsoa liburuan (1637), egia bilatzeko bidean sorturiko metodoa izan zen, berak metodo ziur baten beharra zuelarik. Horretarako Deskartesek matematikak erabiltzen dituen tresnak erabili zituen, bere proposamena dena zalantzan jartzea izan zen.

Zer jarriko du zalantzan?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Matematikaren ereduari jarraituz, egia ziurra bilatzeko asmotan, zlantza hauek sortu zituen:

  • Jarriko du zalantzan, filosofoek esan dutena.
  • Jarriko du zalantzan, zentzumenetatik lorturiko esperientziak esaten diguna. (Adibidez, eguzkia ez da ateratzen, gu gara bere inguruan biratzen dugunak)
  • Jarriko du zalantzan, sentitzen edo pentsatzen duguna, ametsetan egon gaitezkeelako, eta ezin dira ametsak errealitatetik bereizi.
  • Jarriko du zalantzan, matematika bera ere, nahiz eta ametsetan egiazkoa izaten jarraitu, jainko maltzur batek sorturiko ideia izan daitekeelako.

Lorturiko lehen egia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metodo horren ondorioa Cogito ergo sum, hots, pentsatzen dut beraz banaiz esaldia izan zen, bertatik niharen existentzia frogatuz.