Pottoka urdinaren ibilbidea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zaldi urdinaren bidea» orritik birbideratua)
Pottoka Urdinaren bide-marka

Pottoka Urdinaren ibilbidea (edo Xareetako ibilbidea) Euskal Herrian kokatzen den Xareta bailarako lau herriak zeharkatzen dituen ibilbidea da. Ainhoa, Sara, Urdazubi eta Zugarramurdi herrietako plazetatik pasatzeaz gain eskualdeko hiru kobazulo garrantzitsuenak zeharkatzen ditu: Ikaburu (Urdazubi), Sorginen Lezea (Zugarramurdi) eta Sarako historiaurreko lezea.

Ibilbide zirkularra Pottoka Urdin baten bidez markaturik dago, guztira 36,4km izanik desnibel txikiarekin.[1] Ibilbidearen zatirik ezagunena Urdazubi, Zugarramurdi eta Sarako lezeak elkartzen dituena da, Kontrabandisten Bidea bezala ezagutzen dena. Izen horren zergatia, Frantziar eta Espainiar estatuko muga gainditzen duelako bideak eta kontrabandorako erabili ohi zen. Ibilbide honek 7.2km-ko distantzia du eta haritz, gaztainondo eta pinuez osaturiko basoak zeharkatzen ditu.

Une honetan (2023ko maiatzean) Zugarramurdi-Sara zatia itxita dago eurite batek egindako kalteagatik. Zali urdinak kendu dituzte baina ez dago behar bezalako abisurik. Urdazubi aldean bide-markarik ez dago. Zugarramurdiko informazio gunean ez dakite ibilbideak zein egoeran dauden.


Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibilbidea zirkularra den heinean hainbat abiapuntu izan ditzake. Osotara ibilbide osoa egiteko 8 ordu eta erdi - 9 ordu bitarte behar dira. (Ibilbide ondoan dauden leizeak bisitatuz gero, askoz ere denbora gehiago beharko da).

Ibilbide osoan zehar pottoka urdinaren sinboloak topatuko ditugu eta haiek markatzen duten bidea.[2]

Pottoka Urdinaren ibilbidearen mapa

Lau etapa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Urdazubi - Ainhoa: 7 km (2 ordu inguru). Ibilbidearen zati honen hasiera errepidetik joan beharra dago tarte batez. Urdazubiko leizeak ez dira urruti geratzen. Une batean, errepidea utzi eta basora pasatzen da bidea.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «NAVARRA/LABORT: Tramo Sendero Xareta o Ruta de la Pottoka Azul» Wikiloc | Rutas del Mundo (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  2. «RUTA DE LA POTTOKA AZUL» www.navarrincon.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).