Zaldizko polizia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gameluzko polizia Egipton.

Zaldizko polizia, arabiar herrialdetan Gameluzko polizia, animalien gainean mugitzen diren poliziak dira. Gehienetan lurralde urrunetan ibiltzen dira baina, askotan ere, hirietan, zeremonia berezietan edo parke eta zabalgune handietan.[1] Pertsona talde handiak kontrolatzeko ere polizia egokia izan daiteke, alturak ikuspegi orokorra eskaintzen baitie.

Polizia horren abantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Poliziak hartzen duen altura bere izaera inposatzen du.
  • Errepideak ez dauden tokietan mugimendu erraztasun gehiago du.
  • Naturgune babestuetan ingurumenean hobeto integratzen dira. Ez dute zarata sortzen ezta ere kutsatzen.
  • Hirietan delinkuenteen aurrean disuazio-tresna izan daiteke.

Ekipamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhaleria ekitazio arruntan erabiltzen den antzekoa da. Zela askotan sintetikoa izaten da eta ez larruzkoa, animaliak eraman behar duen pisua arintzeko; nolabait poliziak gainean daraman ekipoaren pisua konpentsatu egiten da horrela. Ferrak bai dira bereziak, metal bereziekin eginak, trakzio handia hobeto jasatzeko. Hirietan, bestetik, ferrek gomazko zolak izaten dituzte. Liskarren kontroletan aritzen diren zaldiak, bestetik, burua babestuta eramaten dute. Poliziek ere borra luzeak eramaten dituzte, jendea hobeto kolpatzeko.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]