Zalitzuki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zalitzunki» orritik birbideratua)
Zalitzuki
Iraute egoera

Daturik gabe  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaLamiales
FamiliaLamiaceae
GeneroaVitex
Espeziea Vitex agnus-castus
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakchaste berry (en) Itzuli

Zalitzukia (Vitex agnus-castus) Lamiaceae familiako[1] zuhaixka edo zuhaitz txiki espezie mediterraneoarra da. 4 m-raino hazten da eta hosto inparipinatuak eta luku luzetan hazten diren lore more eta txikiak ditu. Apaingarri gisa landatzen da. Batzuetan zalitzunkia edo basa-piperra (ez nahastu Persicaria hydropiper espeziearekin) ere esaten zaio[2].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurkako hostoak ditu, 4 eta 12 cm luze bitarte, peziolatuak eta palmatuak.

Infloreszentziak

Loraldia uztaila eta irailaren artean izan ohi da. Loreak, urdin-moreak, infloreszentzia luze eta estuetan daude bilduak. Fruituak txikiak, esferikoak eta beltzak dira.

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zalitzukia klima mediterraneoko ibarbasoetan bizi da, ibilgua urtaroaren araberakoa den ibar-basoetan bereziki[3]. Beste hosto gogor edo ezkatatsuko espezie hostoiraunkorrekin ageri ohi da, esate baterako: heriotzorria (Nerium oleander) eta milazkak (Tamarix sp.)[3].

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sendabelar honen erabilera ugarien artean, aipatzekoa da emakumeen disfuntzio hormonalak tratatzearena:

Herri medikuntzan, ezaugarri anafrodisiakoengatik erabili izan da, latinezko espezie izenak dioen bezala (agnus castus), adibidez fraideen lastaira betelanean.

Egun, lorategietan apaingarri erabiltzen da, dituen lore (infloreszentzia) urdin-more ederrengatik. Gainera, erlezalea da.

Sinonimoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lamiaceae familiakoa da sailkapen filogenetikoan, Verbenaceae da sailkapen klasikoan.
  2. Flora iberica
  3. a b Olarizuko lorategi botanikoa - Arboretoa, Gasteizko Udalaren webgunean
  4. Sinonimoak Kew webgunean

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]