Zaloa Ipiña

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zaloa Ipiña

Bizitza
JaiotzaBilbo, 1986 (37/38 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea 2009) : arte
Euskal Herriko Unibertsitatea Arte Ederren gradu
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakartista

zaloaipiña.com eta xn--zaloaipia-s6a.com…
IMDB: nm8512373 Instagram: zaloa_ipina Edit the value on Wikidata

Zaloa Ipiña Bidaurrazaga (Bilbo, 1986) artista plastiko euskalduna da. Euskal Herriko Unibertsitatean lizentziatu zen Arte Ederretan 2009an eta Masterra egina du lan grafiko garaikideetan, CIEC fundazioan, Galizian. Egonaldiak egin ditu Bartzelonako Piramidon eta BilbaoArten[1][2].

Artistaren estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arte plastikoetan adierazpide desberdinak erabiltzen ditu Ipiñak: instalazioak, adibidez, non argazkiak, eskulturak, bideoak eta inpresio digitalak erabili izan dituen.

Proiektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko Gorreri Bisuala erakusketa egin zuen Euskal Museoan (Bilbo), eta hizkuntza gutxituen jazarpena izan zuen han gaitzat, euskarak jasandakoa barne[3]. Proiektu horren harira elkarrizketa egin zioten EITB Kulturan.[4]

BilbaoArten egindako lanean, metakrilatozko kubikulu desberdinak sortu zituen, momentu hartan bere etxebizitzaren barruko forma arkitektonikoekin. Gela itxiak, leihoen aipamenik gabe, argizuloak izan ezik; horietan, lau bideo desberdin erakutsi zituen, urteotan bere logeletan sartu ziren argi-sortekin sortuak. Aldi berean, paisaia deseraikietara ematen zuten alegiazko leihoak garatu zituen; leihoa, askapenerako eta jakin-minerako metafora gisa baliatuz.[5]

Banakako erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Goierri bisuala, Euskal Museoa, Bilbo (2020)
  • ZANTZU ONERAKO LEIHOAK (Ventanas a una promesa mejor), Centro de Arte Tomas y Valiente de Fuenlabrada, Madrid (2019)
  • Ikus.esparru zabalduak, Durangoko Arte eta Historia Museoa (2018)
  • BilbaoArte Fundazioa (2017)
  • Barriek, Sala Rekalde de Bilbao (2016)
  • Invasió llumínica, Galería Antoni Pinyol, Reus (2016)
  • ITZALezinak, Galería Windsor Kulturgintza, Bilbo (2014).

Talde erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Talka galeria de Vitoria-Gasteiz (2018)
  • "Eginberri", Museo Guggenheim Bilbao (2017)
  • CALL 2015, Galería A del Arte, Zaragoza (2015)
  • Ertibil 2014, Sala Rekalde, Bilbo (2014)

Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]