Edukira joan

Zamalzain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zamalzaina
Zuberoako maskarada gorria
Zamalzaina, Larraineko maskaradak Barkoxen, 2010
Datu biografikoak

Zamalzaina Zuberoako maskaradetako pertsonaia da, gorrien taldeko kidea. Aitzindari edo dantzari nagusietako bat da. Gerrian parpailazko kota batez beztitutako zaldi baten itxura darama. Batzuen arabera zaldizko gerlari bat irudikatzen du, eta beste batzuen ustez zentauroa.[1]

Buruan, lore, luma, xingola eta xaflatxoz apainduta dagoen eta kopetan ispilu bat duen kapela darama. Soinean, jaka gorria, urrez brodatutako bularralde zuriarekin, belus beltzezko galtzak, urre koloreko apaindura eta litsekin, galtzerdi zuriak eta azpantar beltzak ditu, eta eskuan zigor bat. Zaldiaren itxura, 1,50 metro inguruko luzera eta zume edo zur arinezko egitura dituena, estalitako uhalez bitartzen loturik dago dantzariari. Bularralde eta ipurgainean tapaki gorria du, eta honen azpian parpaila zuri zabala. Zaldiaren lepoa eta burua zurezkoak dira.[2]

Pertsonaia honen antzekoak dira Lantzeko inauterietako zaldikoa[2] eta Sanferminetako zaldiko-maldikoak.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Aitzindariak. Etxahun alkartea, web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-2-14).
  2. a b Santamaria, Javier. Zamaltzaina. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2023, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-2-14).
  3. Garamendi Azcorra, Maria Arene. El teatro popular vasco (semiótica de la representaci6n) (y 11). ojs.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-2-14).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]