Zamartze
Zamartze | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea |
![]() |
Probintzia |
![]() |
Herria | Uharte-Arakil |
Koordenatuak | 42° 55′ 26″ N, 1° 57′ 53″ W / 42.923831°N,1.9646956°WKoordenatuak: 42° 55′ 26″ N, 1° 57′ 53″ W / 42.923831°N,1.9646956°W |
Demografia | |
Biztanleria | 0 |
Zamartze Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko Uharte Arakil udalerriko herri bat da. 2008an, biztanle bakarra zuen. Herriko ondasun nabarmenena Zamartzeko monasterioa da, 1983an Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak monumentu izendatua.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erromatar garaian bertan Aracaeli izeneko mansio bat eratu zuten Ab Asturica Burdigalam galtzadatik pasatzen ziren bidaiariak babesteko.
1140. urtearen inguruan, Zamartzeko monasterioa eraiki zuten. Arakil ibaiaren ondoan eta Aralarko mendilerroaren azpian kokatua, Done Mikel Aralarkoaren santutegira joateko abiapuntu da. Monasterioak guztira hiru eraikin ditu, ekialdetik mendebaldera errenkan jarriak. Nagusia, aitzinean kokatua, XII. mendeko Santa Maria eliza erromanikoa da; Erdi Aroan Iruñeko Andra Maria Errealaren katedralaren peko monasterioa zen. Egun, Iruñe eta Tuterako artxidiozesia da monasterioaren jabea, eta espiritu-ariketak egiteko etxea prestatua du hor.
Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | 1 | 1 | 1 | 1 | 1 | 2 | 2 | 1 |
Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
• (Gaztelaniaz) Gran Enciclopedia Navarra 10 (Zamartze) Iruñea: Nafarroako Kutxa 502-503. or. ISBN 84-87120-02-4.
• (Gaztelaniaz) Gran Enciclopedia Navarra 1 (Araceli) Iruñea: Nafarroako Kutxa 367. or. ISBN 84-87120-02-4.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |